Artium museoak familia jardueren egitarau oso bat prestatu du Gabonetarako, eta, gainera, Raisa Alabaren 'Nomen Omen' horma irudiak harrera egingo die txikienei, haur liburutegian paratu baitute artistaren obra. Igande goizetan, 'Bor-bor' ekimenaren bitartez, arte garaikidearen hizkuntzak ezagutzera gonbidatu dute publikoa, hainbat teknika eta materialekin jolastuz: 'Espazioa hedatuz' – abenduaren 21ean—, eta 'Paperez ehuntzea' — urtarrilaren 11n—. Modu berean, 'Neguan Matinée' zikloan goiz zinema saioekin jarraituko dute. Abenduaren 27an 'Los misteriosos cuentos del manzano' emango dute, eta urtarrilaren 3an, 'Tximinoen Izarra'.