AURRERAPENA

Gabonetako zenbaki berezia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko abenduaren 18a

ALEAren 481. zenbakian, artisauen eta tokiko ekoizleen lana Gabonetan, Ruth Larrañaga eta Ainara Hernandez irakasleak, Paz Berasategi mahastizaina, Errepuierre, Gabonetako Haur Parkea; Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak, eta Iñaki Lasaren analisia. 

  • SAKONEAN. Pazientzia eta mimoa opari Gabonetan. Gasteizko Urrezko Zeledonen plaza, Probintzia plaza eta Florida parkea bilakatuko dira urtarrilaren 6ra arte artisauen eta tokiko ekoizleen lanaren erakusleihoa. Gasteiz izaten da merkatu eskaintza osoena duena baina gainerako udalerrietan ere azoka xumeagoak antolatzen dituzte, Laudion eta Amurrion kasu.

  • PROTAGONISTAK. Ruth Larrañaga eta Ainara Hernandez, irakasleak. "Oparirik preziatuena jolasteko behar den denbora ematea da". Komeni da jostailuak oparitzea? Zer ezaugarri izan beharko lituzke jostailu batek hezitzailea dela esateko? Nola aukeratu adinaren arabera? Zein dira akats ohikoenak?

  • XANPAINA. Paz Berasategi, mahastizaina: "Mahats ona baldin baduzu, ahalik eta gutxien ukitu". Txikubin upategiak ekoizten du lurraldean egiten den xanpairik bakarrenetakoa, eta "maila gorenekoa" sariek diotenez. Berastegik mimoz zaintzen ditu Murgako dorretxearen inguruko mahastiak horretarako.

  • ERREPUIERRE. Garretan erreko dute urtea. Sanjuanetako suaren inguruan biltzeko ohituraren antzerako ospakizunak egiten zituzten garai batean Araban, "urteari ipurdia erretzeko", abenduaren 31n. Gutxi dira errepuierrea ospatzen dutenak egun.

  • HAUR PARKEA. Ondo pasatzea da plan bakarra. Eguberriekin batera, Gabonetako Haur Parkea ezinbesteko hitzordua da txikienentzat. Iazko toki berdinean egingo dute aurten, baina egun bat gutxiago egongo da irekita, urtarrilaren 4ra arte.

  • OLENTZERO. Etxe berria egin du... Zuluetan. 'Horra!' espazioa inauguratu dute aurten Olentzerok eta Mari Domingik Zulueta jauregiko lorategian, eta galtzagorriek girotuta egongo da. errege magoen kabalgatan, bestalde, 300 lagun egongo dira.

  • LABURRAK. Eltziego, Guardia, jaiotza bizidunak, aurorak, Cirila, mendiak, artzain dantza, Gasteizko noria, Artium eta Arriagako gau mitologikoa.

  • IRITZIA. Iñaki Lasa.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago