AURRERAPENA

Errentaren banaketa eta Unai Fernandez de Betoño, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko abenduaren 4a

ALEAren 479. zenbakian, errentaren banaketa Araban, Unai Fernandez de Betoño, etxebizitzaren arazoaz, biometanoa, tauromakiaren legea, Parral tabernako Iñigo Ortiz, Hasier Arraiz, Nerea Antia, Emaize, Ander Makazaga eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Berdintasunik ezak zeharkatuta. Lurraldean errenta baxuenak dituzten udalerriak Arabako Errioxakoak dira. Gorbeialdeko eta Lautadako zenbait udalerri daude, ordea, rankinaren goikaldean. hala, Arratzua-Ubarrundiak Navaridasen errenta bikoizten du. Sexuak ere berdintasun falta ekartzen du errentan: 9.603ko aldea dago gizonen alde.

  • PROTAGONISTA. Unai Fernandez de Betoño, arkitektoa eta irakaslea: "Egungo eskemarekin, kolokan dugu etxebizitza eskubidea". Etxebizitzaren mataza askatzeko, hainbat proposamen egin ditu Unai Fernandez de Betoño EHUko hirigintza irakasle eta EH Bilduko politikari ohiak. Gaur egungo eskema apurtu behar dela uste du, eta, besteak beste, alokairu sozialeko parke publikoa sustatzeko egitasmoa abian jarri beharra nabarmendu du.

  • IRUDITAN. Estibaliz Angulo omendu dute Mañuetan.

  • INGURUMENA. Biometanoari oposizioa, nagusi. Berantevillan Naturmet enpresak jarri nahi duen biometano plantaren kontrako oposizioa argi eta garbi adierazi dute herritarrek. 226 idazki aurkeztu dituzte udalean plantaren kontra, eta soilik 5 alde.

  • ETIKA. Tauromakiaren legea uxatu dute. Tauromakiari lotutako ekitaldietan adingabeen sarrera ahalbidetuko duen euskal legea kritikatu dute elkarte animalistek, eta ohartarazi dute indarkeriarekiko esposizioak "ondorio negatiboak" dakartzala.

  • PARRAL. Iñigo Ortiz, tabernaria: "Auzoa egin nahi dugu, negozioa baino gehiago". 30 urte daramatza Parral tabernak san Frantzisko kantoian. Abenduaren 5ean beteko dira zehazki hiru hamarkada ateak zabaldu zituela, eta egitarau bereziarekin ospatuko dute ostiralean.

  • IRITZIA. Hasier Arraiz, Nerea Antia, Emaize, Ander Makazaga eta Unai Gaztelumendi.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago