-
EDITORIALA. Piztu euskara.
-
PROTAGONISTA. Anne Egaña, filologoa. "Nerabetan gaztelaniaz egingo dute, baina itzuliko dira euskarara". Hizkuntza gutxituak mantentzeko etxean jasotakoa omen da gako garrantzitsuenetako bat. Gasteizko guraso euskaltzaleen estrategiak ikertzen dabil Anne Egaña, guraso zein nerabeekin hizketan.
-
AISIALDIA. Aisialdia ere aterpe izan dadin. Euskararen alorrean eta "balore hezigarrietan" lan egiten duten hemezortzi elkarte biltzen ditu Kukulaisik, hezkuntzatik kanpo euskaraz egindako aisialdia bermatzeko. Lehiaketa bat martxan dute.
-
ZIURTAGIRIA. "Ezagutza handia bada ere, erabilera ez da horren neurrikoa". Aisialdiko entitate pribatuek euskararen sustapenean ematen dituzten pausoak aitortzeko Harrobi ziurtagiriak banatzen ditu Eusko Jaurlaritzak; Arabako hiru ordezkarik jaso dute ikurra aurten.
-
DURANGOKO AZOKA. Idazle berri eta ezagunak. 'Zu Non, Han DA!' egitasmoari esker, Durangoko Azokaren atarian nobedadeak aurkeztu dituzte; poema liburua Julene Gatzagaetxebarriak, eta haurrentzako ipuina Edu Zelaieta eta Txabi Arnalek.
-
HISTORIA. Euskaltzale gaubearra argituz. Gesaltza Añana deitura Angel Diaz de Tuesta 'Gobiatar' euskaltzaleari zor zaio. Arabako euskal toponimiari buruzko ikerkuntza eta euskararekiko interesa bateragarri egin zituen Espainiako kontsul lanarekin.
-
LABURRAK. Ipuin kontaketak han eta hemen; Baserriko bizimodua, andre baten ahotik; Aiaraldeko Euskararen Eguna, Okondon; Euskal zinema klasikoa Artiumen, Arabako bideo-kopla lehiaketa helmugan; Zelandarekin solastuko dira Lautadan; Gabonetarako planak ditu IAK-k; Adurzahatik egindako bidea ospatuko dute.
-
IRITZIA. Rober Gutierrez.


