Suhiltzaileen lanbidea emakumeengana hurbiltzeko asmoarekin, asteburu honetan Emakume, zu ere suhiltzaile campusa egin dute Espejoko parkean, 18 eta 25 urte bitarteko emakume gazteei zuzenduta. Entrenamendu fisikoak egin dituzte, suhiltzaileen lanaren dinamikak ezagutu dituzte, eta ariketa desberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Genero estereotipoei eta ahalduntzeari buruzko gogoeta ere egin dute.
Ainhoa Euskola eta Saray Ramos izan dira campusean parte hartzen, eta ALEAri azaldu diotenez, jakin minez gerturatu dira campusera, lanbidea ezagutzeko gogoz, eta etorkizunean suhiltzaile izatea aukera izan daitekeelako uste dutelako. Emakume gehiagok izena eman duten arren soilik 30 lagunek parte hartu ahal izan dute. Araban bigarrenez egin dute campusa. Hego Euskal Herrian eta Espainiako estatuan emakumeei zuzenduta antolatzen den bakarra da. "Suhiltzaileen mundu hau askotarikoa dela, aukera asko daudela eta, nahi izanez gero, leku askotara jo dezaketela erakutsi nahi diegu", esan du Andrea Aja suhiltzaileak eta campuseko koordinatzaileak.