AURRERAPENA

Indarkeria matxista eta Mauro Entrialgo, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko azaroaren 20a

ALEAren 477. zenbakian, indarkeria matxistaren biktimak, Mauro Entrialgo marrazkilaria, biometano planta baten proiektua Berantevillan, Hegoa Ibazeta arte historialaria, Sukalde Gerrilla eta Zas Kultur elkartea, Olaia Salazar Urrutia eta Iñaki Lazkano.

  • SAKONEAN. Altxa osteko pausoak. Harreman bortitz batetatik ateratzea erabakiz gero, aldundiak etxebizitza publikoak eskaintzen dizkie indarkeria matxistaren biktimei. Bertan arnasa hartu dezakete, eta profesionalen laguntza dute etengabe eskura, bidea egiten jarraitu ahal izateko

  • PROTAGONISTA. Mauro Entrialgo, marrazkilaria: "Argi izan behar dugu ultraeskuina ez dela punk berria". Ignacio Aldekoa liburutegian aurkeztu du Mauro Entrialgok 'Malismo' bere azken liburua. Saiakera honen asmoa da erakustea nola azken garaiotan, politikariek, enpresek, telebista-saioek eta abarrek gaiztoak direla erakusten duten, ulertu dutelako onura ekonomikoak, bozetakoak, audientzia... sortzen dizkiela.

  • IRUDITAN. Euskara garela erakusteko prest.

  • INGURUMENA. Errezeloa piztu du biometanoak. Abeltzaintzako hondakinak tratatzeko biometano planta baten proiektua aurkeztu du Naturmet Plus enpresak. Egunean 300 tona hondakin tratatuko ditu, eta 15 kamioiren joan-etorria hartuko du.

  • ONDAREA. Hegoa Ibazeta, arte historialaria: "Erretaularen salerosketa berez legez kanpokoa izan zen". 1913an moja domingotarrek 12.900 pezetatan saldu zuten Kexaako erretaularen salerosketak nuntzioaren baimena izan zuen arren, berez Egoitza Santuaren baimena beharko zuela ondorioztatu du ikertzaileak.  

  • POLITIKA. Erresistentzia berpizten. Sukalde Gerrilla eta Zas Kultur elkarteen ekimenez, frankismo garaiko pasarte bat berreskuratu dute Gasteizko Anglo auzoan, diktadura frankistaren kontrako erresistentzia gune bat gogora ekarrita.

  • IRITZIA: Olaia Salazar Urrutia eta Iñaki Lazkano.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago