-
ZENBAKI BEREZIA. Zuri beltzean bizitakoak. 1975eko azaroaren 20an hil zen Franco diktadorea, eta 50. urtemuga horren harira, eduki bereziak prestatu ditu ALEAk.
-
IMMIGRAZIOA. Industriaren atzetik etorri ziren lagunen bidaia. Diktadura frankistaren azken hogei urteek goitik behera aldatu zuten Arabako gizartea. Herriak hiriburura hustu, eta Estatuko milaka migratzaile hartu zituen lurraldeak, egungo errealitatea sortuz.
-
EMAKUMEAK. Ama, emaztea, etxeko aingerua. Frankismoaren eta Eliza Katolikoaren itzala luzea da emakumeen eskubideen urraketan. Gizonekiko menpeko posizioan jarri zituzten eta etxera baztertu, ama eta emazte otzanak izatera zigortuz.
-
EUSKARA. Mertxe Eskuza Barandiaran, euskaltzalea: "Barneratuta nuen debekua: non euskaraz egin eta non ez". Amarengandik jaso zuen euskara Mertxe Eskuzak, baina frankismoaren zapalketaren aurrean, etxean bakarrik gorde zuten hizkuntza. Gaur egun, oraindik, debeku horren zama gainean daramala kontatu du.
-
GASTEIZ. Erregimenaren oinatza hirian. Francok Gasteizera egin zituen bost bisitak diktaduraren etapen adierazgarri izan ziren, frankismoak hirian izan zuen eragina aztertu duen Virginia Lopez de Maturana historialariaren arabera.
-
IRAKASKUNTZA: Iñaki Ziarsolo irakaslea: "Frankismoa zer zen etxekoen ahotik jasotzea inportantea da". DBHko laugarren maila amaituta, ikasleek frankismoari buruzko azaleko jakintza bat dutela azaldu du Iñako ziarsolo irakasleak, baina familietan egiten den lanketa eskolan egiten dena bezain garrantzitsua dela dio.
-
MEMORIA HISTORIKOA: Mañuetan 'Caídos por Dios y por España' dioen leihoburua kentzeko eskaerei ezetza eman die bertako udalak, baina kontua aurki argitu daiteke, ministerioak udalari emandako epea betetzear dagoelako.


