AURRERAPENA

La Mezana hezegunea eta Iñaki Gurtubai, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko azaroaren 6a

ALEAren 475. zenbakian, Eltziegon sortu duten La Mezana hezegunea, Iñaki Gurtubai Euskara diputatua, uholdeekiko gune kritikoak, familia mediku euskaldunik ez Salburuan, kuadrillen eta udalerrien izenak, 'Hurbileko paisaiak' erakusketa, Mati Iturralde eta Gure Lopez de Arbina.

  • SAKONEAN. Oasiek ez dute zertan beti naturalak izan. Duela bi urte inguru Ebro ibaiaren alboan eraikitako hezegune artifizial bat bertako biodibertsitatea sustatzeko natura gune preziatua bilakatu da. Hala, Eltziegoko Udalak lagatako La Mezana ingurunea espezie askoren aterpe da orain. Asteklima ekimenaren barruko programazioan, Aranzadiko ikertzaile Gabriel Garcia de Marcosek eman ditu azalpenak.

  • PROTAGONISTA. Iñaki Gurtubai, Euskara diputatua: "Euskararekiko indiferentzia gainditzea lortu behar dugu". Arabako Foru Aldundiak plan estrategiko berria aurkeztu du, euskararen erabilera sustatzeko. Beste hainbat helburu ere baditu, gaitasuna igotzea, euskararekiko atxikimendua igotzea… eta hurrengo lau urteetarako hainbat erronka aurkeztu dituzte.

  • IRUDITAN. Molde askotako ospakizuna.

  • SEGURTASUNA. 30 gune kritiko uholdeen aurrean. "Instalazio kritikoak" zerrendatu ditu Observatorio de Sostenibilidad taldeak. Uholde larrien aurrean arriskuan egongo liratekeen oinarrizko azpiegiturak dira. Lau zahar etxe eta bi ikastetxe daude Araban.

  • EUSKARA. Salburua, arreta kalitate eskean. Salburua auzoko osasun zentroan familia mediku euskaldunik ez dagoela salatu dute auzokideek. "Bigarren mailako herritarrak" ote diren galdetu dute auzoko elkarteek zabaldutako oharrean.

  • TOPONIMIA. Izenen anabasa, bere horretan. Kuadrillen izenak berritu ez ezik, udalerrien izendapen ofizialak jaso ditu aldundiak bere azken araudiaren berrikuspenean. Ohi bezala, euskarazko izen guztiak ez datoz bat Euskaltzaindiaren irizpideekin.

  • ARTEA. Gertuko paisaietatik bidaia. Erromantizismotik gerraostera bitarte, euskal paisaia aztertzen duten ia 50 lan bildu ditu Arabako Arte Ederren Museoak 'Hurbileko paisaiak' izeneko erakusketan.

  • AISIA. Gurpil gaineko paradisua. Valdegobike izeneko plataforma aurkeztu dute, Gaubea zikloturismorako erreferente bihurtzeko ekimena. Lau ibilbide prestatu dituzte ingurunea ezagutarazteko eta bizikletaz gozatzeko.

  • IRITZIA: Mati Iturralde eta Gure Lopez de Arbina.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago