- SAKONEAN. Gaur egungo bizimoduaren abiapuntuak. Asparreneko Lezeako Iturri izeneko aztarnategian Neolito garaiko bi okupazio fase egiaztatu dituzte ikertzaileek. Euskal Herriko Neolito zaharrenetakoa edo zaharrena dela dio Mikel Beorlegi arkeologoak, Karbono 14 bidezko datazioetan oinarrituta. Besteak beste, etxola eta hesien aztarnak aurkitu dituzte.
- PROTAGONISTA. Zaloa Urain, Kokein taldeko abeslaria: "Bidelagun direnekin ospatzea baino ederragorik ez dago". Duela 25 urte batu zen lehendabiziko aldiz Kokein talde eibartarra, eta, hori ospatzeko egiten ari diren biraren barruan, Gasteizen kontzertu berezia antolatu dute, azaroaren 8an; Izaskun Arrue Kulturgunean izango dira, azkeneko lanean parte hartu duten kolaboratzaileek lagunduta.
- IRUDITAN. Kanpezun bildu dira Arabako maskaradunak.
- INGURUMENA. Babesguneetan, linea elektrikoa. Arkamuko hegaztien babesgunea ukituko duen Zierbena 20 proiektua aurkeztu du Solariak, Araba eta Burgos artean. santiago Mendian kontzentrazioa deitu du igandean Gaubeako Horrela Ez plataformak.
- ARRAZAKERIA. Zer funtzio du arrazakeriak? Gizakiok berezkoa dugu arrazakeria, edo desoreka ekonomikoek sortzen dute? Migratzaileak integratu egin behar dira? Said Bouamamak galdera hauek eta askoz gehiago aletu ditu bere ibilbidean.
- ZINEMA. Paul Urkijo, zinemagilea: "Zinema titanikoa egin nahi dut, handia, eta euskaraz". Paul Urkijo zinema zuzendari arabarra hirugarren film luzea aurkezten dabil asteotan: 'Gaua'. Azaroaren 14an izango da zinemetan ikusgai euskal mitologiaren istorio ilunenak bildu dituen kontakizuna.
- ONDAREA. Gau Beltzaren gida txikia. Urriaren amaieran, Arabako hainbat udalerritan Gau Beltza edo Arimen Gaua egingo dute, herri tradizioak berpiztuz, eta haur eta familientzako kultur jarduerak antolatuz.
- IRITZIA: Mitxel Elortza Exea, Edu Zelaieta Anta.


