- SAKONEAN. Harrimenaren giharra lantzeko proposamena. ALEA aldizkariak 36 piezatan argitaratu zuen abentura literario bereziak oholtzara egingo du jauzi; Edu Zelaietak idatzitako 'Harrimena lantzeko ariketak' artikulu sorta taula gainean izango da Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian, azaroaren 6an, Hegoalde gizarte etxean.
-
PROTAGONISTA. Taher Ali, aktibista palestinarra: "Su-etena naturaren aurkakoa da, batez ere Israelen barruan". Deserrian jaio zen Taher Ali, eta Gazan du familia. Su-etenaren ondoren palestinarren artean "garaipenaren sentsazioa" dagoela esan du, eta azpimarratu du AEBetako presidentetzak inposatu diola Israeli su-etena, denbora asko eman dion arren "Israel ez delako gai izan Gazako holokaustoa amaitzeko".
-
IRUDITAN. Ehunka kilo zabor atera dituzte Errekaleorretik.
-
HONDAKINAK. Valdeaguilarren da polemika. Oionen zabaldu nahi duten obra hondakinen zabortegi baten kontra azaldu da Podemos, "gardentasun" falta salatuz. Udalak dio legea betetzen duela, eta Podemosi "gezurretan" aritzea egotzi dio.
-
POLITIKA. Antifaxistek hartu dute Gasteiz. Hispanitatearen eguna baliatu zuen Falangeak Gasteizen Espainiaren batasuna aldarrikatzeko. Kanpotik etorritako dozenaka faxistek hartu zuten Probintzia plaza, eta ehunka pertsonak egin zieten aurre kalean.
-
ONDAREA. Ebro pareko harrotasuna. Lapuebla de Labarcako historia eta istorioak hurbildu dizkie bisitariei Erdi Aroko Araba elkarteko aditu Ander Gondrak. Andre Mariaren Jasokundearen eliza da sekretu eta bitxikeria gehien gordetzen dituena.
-
OROIMENA. 253 izen galdu ez daitezen. Euskal gizartearen gehiengoarentzat "esperientzia ezezagunak" direlakoan, Gogora institutuak 'Deportazioaren Memoria 1945-2025' izeneko erakusketa inauguratu du Gasteizko Amarika aretoan.
- IRITZIA. Txema Ramirez de la Piscina, Irati Iciar, Emaize eta Unai Gaztelumendi.
ONLINE IRAKURRI
Izan zaitez ALEAkide eta babestu ALEA


