AURRERAPENA

Arrazakeria eta Maddi Sarasua, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko urriaren 9a

ALEAren 471. zenbakian, arrazakeriagatiko gorrotoaren gorakada, Maddi Sarasua Laskarai, bertsolaria eta idazlea, Iñigo Lopez de Arroiabe eta Mikel Romero lorezainak, gardentasuna, Hispanitatearen eguna, euskara administrazioan, Isaak Diez de Ibarrondo artista, Karla Pisano eta Hasier Arraiz.

  • SAKONEAN. Jo puntuan daudenen puntuak. Arrazakeria ez da batere gai berria gure gizartean, baina akaso azkenaldian nabariagoa da gorrotoaren pisua: ikusi besterik ez dago egunez egun eskuin muturreko alderdi zein ideiak nola hedatzen ari diren. Zubiak eraikitzea zaila den garaietan, abiapuntu ona izan daiteke elkar entzun eta ulertzea.

  • PROTAGONISTA. Maddi Sarasua Laskarai, bertsolaria eta idazlea: "Askotan egonezin edo amorru baten ondorio da idatziz jasotakoa". Egunerokoan bizitako gertakariek bultzaturik, hainbat hausnarketa plazaratu zituen Maddi Sarasuak 'Biharraren hegietan' poema liburuan. Argitaratzeko zalantzez, poesiaren eraginez eta hitzekin jolasteaz hitz egin digu, besteak beste, bere buruari poeta izena aitortzea kostatzen zaien poeta honekin.

  • IRUDITAN. Gabirai baten hegaldi gorabeheratsua.

  • LOREZAINEN GREBA. Iñigo Lopez de Arroiabe eta Mikel Romero lorezainak: "Eredu izan daiteke gaizki dauden beste azpikontratentzat". 197. greba egunean heldu da akordioa. Lorezainek, Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak, hirurek onartu dute negoziaketen azken testua. 197. greba egunean heldu da akordioa. Lorezainek, Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak, hirurek onartu dute negoziaketen azken testua.

  • GOBERNU IREKIA. Botere guneetan gardentasun bila. Gero eta gobernu gehiagok gardentasun politikak martxan jarri dituzte, eta asteon horien inguruan hausnartu dute Gasteizen. Adriana Romero eta Maria Jaraquemada adituek beren esperientziak partekatu dituzte.

  • URRIAK 12. Hispanitatea gori Gasteizen. Hispanitatearen eguna ospatuko da igandean. Espainiako nazioaren eguna, Guardia Zibilaren patroia, Arrazaren eguna, bi munduren topaketa, izen asko ditu egun honek, eta aktualitate handia oraindik.

  • EUSKARA. Administrazioan euskaraz bai? Lanpostu publikoetako euskara eskakizunak indartzeko proposamen bana aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean EAJ eta EH Bildu alderdiek, eta tramiterako onartu dira biak. Eztabaida luze baten hasiera.

  • ARTEA. Itzalpetik berreskuratu dute. Isaak Diez de Ibarrondori buruzko erakusketa inauguratu berri dute Arabako Arte Ederren Museoan. Artista gasteiztarraren lan ezezagunen artean dago Euskal Herrian filmatu zen fikziozko lehen pelikula: 'Josetxo'.

  • IRITZIA: Karla Pisano eta Hasier Arraiz.


Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago