Gurean da goldea

Juanma Gallego 2025eko urriaren 3a

Arabako Artxiboak agiriaren bereizmen handiko digitalizazioa egin du. Argazkia: AFA

Donemiliaga Kukulako monasterioak aldi baterako lagatako kodexa hilaren amaierara arte ikusi ahalko da Arabako Artxiboan. 

Donemiliagako Goldearen milurtekoaren urteurrena ospatzeko aldundiak prestatu duen De ferro de alaua erakusketa inauguratu dute gaur Arabako Artxiboan. Urriaren 31ra arte ikusi ahalko da Becerro Galicano bera zein bere testuinguruaren zein garrantziaren berri ematen duen beste hainbat elementu museografiko. 

Aldundiak gaur gogora ekarri duenez, iberiar penintsulako Erdi Aroko kartulariorik garrantzitsuenetako bat da, tartean, IX. eta XI. mende artean kristau erreinuen hedapenaren gaineko jarraipena emateko aukera ematen baitu. 

Kodex horretan dago, besteak beste, erakusketari izena ematen dion De ferro de alaua agiria: bertan Arabako 307 herrixkaren izenak ageri dira, Donemiliaga Kukulako monasterioari golde hortzetan zergak ordaintzen zizkiotelako.

Ana del Val Kultura diputatuak publikoki eskertu dio lagapena Jose Ramon Perez Saenz monasterioko prioreari, eta goraipatu du "arabar guztiekin izan duen eskuzabaltasun izugarria". Trukean, Del Valek Becerro Galicanoren bereizmen handiko digitalizazioa eman dio, San Millán de la Cogolla Fundazioan kontserbatzeko.

Erlazionatuak

Gastehiz, 1025

Jon Hidalgo ira 12 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago