- SAKONEAN. Muskerren komunitatea, narrastiak baina ez narrasak. Muskerrak narrastiak dira, lur azaletik herrestatzen dira. Leku hotzetan bizi direnek hibernatu egin ohi dute, eta eguzkia bazterrak goxatzen hasten denean ateratzen dira zuloetatik berotasuna barneratzera. Gurpil-lerro hockeya ere horrela sortu zen: izotz hockey zaleek izotzaldia bukatu, eta hori ezin praktikatu geratzen zirenean, irristatzen segi ahal izateko jolas gisa.
- PROTAGONISTA. Josune Garcia de Bikuña, ipuin kontalaria: "Hasi nintzenetik, Agurain babesleku bat izan da". Lautadako herrikideen babesa hasieratik sentitu duela azaldu du Josune Garcia de Bikuña ipuin kontalariak, eta gainera herrietako kondairak eta istorioak ere baliatu izan ditu bere saioak osatzeko. Une honetan, bere erronka nagusia ahozkotasuna lantzea eta prestatzen jarraitzea dela azpimarratu du.
- AGURAINGO JAIAK. Abereen inguruan pizten da jaia. Aguraingo azokarekin batera abiatuko dira herriko jaiak. ibilbide luzeko azoka —630. edizioa izango da aurtengoa— ohiko lehiaketa eta erakusketekin dator, eta jarduera andana bildu dute horren inguruan.
- GURE ZIRKUA. Ortzi Akosta, akrobata: "Arazoak alde batera utzi eta gozatzeko ikuskizuna da gurea". Gasteizen, Amurrion eta Etxabarri Ibiñan geldialdia egin ostean, laugarren aldiz izango da Gure Zirkua Arabako lurretan; Agurainen izango da urriaren 24tik aurrera, eta tartean Ortzi Akosta akrobata.
- SOLASALDI MUSIKATUAK. Berbetatik haragoko melodiak. Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, Lautadan euskara praktikatzeko eta hobetzeko Berbalagun programa dute martxan, eta Agurainen eta Araian solasaldi musikatuak gehitu dituzte programazioan.
- BABESTUTAKO EDUKIA. Eguneko arreta zentroa, bidean. Aguraingo Udalaren jabetzakoak diren eta elkarren ondoan dauden bi lokal batu eta egokituko dituzte, udaberrira begira, adinekoen eguneko arreta zerbitzua ahalik eta baldintza onenetan eman dadin.
- GAZTAGINTZA. Arkaitz Jauregi Gorrotxategi, artzaina: "Betiko bezeroak dira lan honen emaitza nagusietakoa". Gaztazaleentzat ezinbesteko geldialdia da Ilarduiako La Leze, urteetan pilatzen doazen sariek ere argi utzi dutenez. Ordiziako gazta txapelketa izan du azkena Jauregi-Gorrotxategi familiak; hirugarrenez irabazi dute.
- IRUDITAN. Atsedena hartu du Duplak.
- ONDAREA. Aguraingo kondairen itzulia. Aguraingo kondaira eta istorioekin ibilbidea osatua du Kepa Ruiz de Eginok, eta maiz egin izan ditu bisita gidatuak herrian zehar, kontu kontari. Azkenak asteburuan, Dupla taldearen bira amaierako ekitaldietan.


