AURRERAPENA

Gastehiz eta Urtzi Reguero, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko irailaren 11

ALEAren 467. zenbakian: Gastehiz izenaren jatorria,  Urtzi Reguero euskal filologoa, 1967an Gasteizera iritsi ziren euskaldunak, euskararen aldeko kalejira, Odon Apraiz, Iñaki Lazkano, Lander Varona eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Gastehiz, 1025: izan zirelako... Mila urte, gutxienez, baditu Gasteiz izenak, baina lehen GasteHiz idatzi eta ahoskatzen zuten. Garai hartan ere bazen euskararen herria, eta ez nolanahiko herria gainera. 'Donemiliagako Goldea' dokumentuan jasotako informazioari tiraka, saiakera egin dugu garaiko errealitatera hurbiltzeko.
  • PROTAGONISTA. Urtzi Reguero, Euskal filologian eta hizkuntzalaritzan doktorea: "Euskarari buruzko zenbait mito errotuta daude oraindik". Euskararen inguruko ideia okerretatik abiatuta, hizkuntzaren ezaugarri eta historiari buruzko liburua ondu du Urtzi Reguero Gasteizko Hezkuntza fakultateko irakasle eta ikertzaileak.
  • IRUDITAN. Toponimoak berreskuratu ditu Mataukuk.
  • EUSKARA. Euskara eta ogia. 1967an hogeita hamar bat gazte etorri ziren Oñatiko agustindarren apaiztegitik Gasteizera ikasketak egitera eta borborka ari zen hiri bat topatu zuten. Horietako bat izan zen Pako Eizagirre aizarnarra.
  • EUSKARAREN HIRIA. Euskararentzako babes eske. 'Euskara kalean eta bizirik: denon ardura, denon indarra' lelopean deitutako kalejiran euskararen alde egiten jarraitu ahal izateko baliabide gehiago beharrezkoak direla aldarrikatuko dute larunbatean.
  • IRITZIA. Iñaki Lazkano, Lander Varona eta Unai Gaztelumendi.
  • EUSKARA. Eltze askotako burruntzalia. Internazionalaren euskarazko lehen bertsioa egin zuen Odon Apraizek, eta "ezkertiarra" eta "separatista" izateagatik, 1939an, espetxeratu egin zuten Tenerifen. Euskaltzale erreferentea hil zeneko 41 urte dira.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago