AURRERAPENA

Animalia harrapaketak eta Klaudio Landa, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko irailaren 4a

ALEAren 466. zenbakian: Animaliekin gertatutako trafiko istripuak, Klaudio Landa aurkezlea, Karankako kontzejua, graduazio txikiagoak ardoetan, Paco San Miguel, Euskaren Hiria, Postontzi, Mati Iturralde eta Zuriñe Rodriguez.

  • SAKONEAN. Gero eta istripu gehiago animaliekin. Animaliekin gertatutako trafiko istripuek bide segurtasunari dakarzkieten arriskuez gain, zenbait animalia espezierentzako mehatxuak ere badira, ezbehar horien ondorioz arriskuan egon baitaitezke. Araban animaliekin izandako istripuek gorakada nabarmena izan dute azken hamarkadan.

  • PROTAGONISTA. Klaudio Landa, aurkezlea: "Egokitzapen fase batean dago telebista, bere burua kokatzen". Gasteizko Festval jaialdiko Joan ramon Mainat saria jasoko du landak, entretenimenduko eta aktualitateko programen aurkezle gisa egindako ibilbide luzeari aitortza. Irratian hasi zuen ibilbidea, Euskadi Gaztea zenean, eta 'Arralde' izan zuen lehendabiziko saioa ETB1n, 1996an.

  • IRUDITAN. Protestak ugaritu dira ontzidiaren irteerarekin batera.

  • IRITZIA. Mati Iturralde eta Zuriñe Rodriguez.

  • POLITIKA. Kontzeju berri bat ate joka. Karankako bizilagunen gehiengoak Miomarekin batera gaur osatzen duten kontzejutik banatzea eta erakunde independentea sortzea eskatu du. Bereizteko espedientea abiarazi du aldundiak.

  • EKONOMIA. Gradu gutxiagoko ardoak jomugan. Errioxako kontseilu arautzaileak graduazio txikiagoko ardoekin esperimentatzeko bidea zabaldu du, baina momentuz ezingo dira saldu 'Errioxa' gisa. "Kontsumitzaileen joera" aipatu dute.

  • KULTURA. Harriei esanahiak erauzteko unea. Egileorreko Isinohana lorategi-museoak Paco San Miguel eskultorea omenduko du, dramaturgia, dantza, musika eta arte performatiboen bitartez. Irailaren 11, 12 eta 13an eskainiko dituzte esperientziak.

  • EUSKARA. Gutxienez mila urteko haria. Euskararen Hiria ekimena ospatuko dute hilaren 13an, 'Gastehiz' izena dokumentu batean lehen aldiz agertu eta mila urtera. Beste behin euskararen inguruan profil askotariko pertsonak bilduko dira.

  • POSTONTZI. Udako sekretuek merezi dute Udarak emandako onena postal batera eramatea edo postal bihurtzea proposatu die gazte gasteiztarrei Postontzi lehiaketak. Irailaren 5era arte bidali daitezke lanak, eta epaia hilaren 15ean emango dute.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago