-
GASTEIZKO JAIAK. Ekitaldi eta proposamen andana dakarte Gasteizko jaiek, eta Santiago egunarekin batera hiria jai giroan murgiltzen hasi da dagoeneko. Ohi bezala, ALEAk jaien jarraipen berezia egingo du webgunearen bitartez, albiste, istorio eta irudi nabarmenenak aukeratu eta denen gozagarri izateko.
-
PROTAGONISTA. Begoña Divar, klarinetista: Gasteizko txupina jaurtiko du aurten Divarrek; harekin batera, erraldoi eta buruhandiak, Andre Maria Zuriko abade Blanca Aguillo eta Urrezko Zeledon saria jaso duten Satur Garcia eta Joseba Fiestras izango dira.
-
PROTAGONISTA. Iker Larrazabal, pilotaria: Amurrioko frontoian egin dugu hitzordua Iker Larrazabalek, Koldo Iriarte botileroak eta hirurok. Txikitan, pilotan jolasean eta ondoren entrenatzen hasi zen lekua da, bertan ezagutu zuten elkar biek.
-
ZELEDON. Iñaki Kerejazu: Bigarren urtez Zeledonen aterkia hartuko du Kerejazuk abuztuaren 4an, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko. San Migel balkoiko hitzartzeak kezkatzen du gehien, eta hori prestatzen dabil orain.
-
ZURIDONNAREN MIRAKULUAK. Hiru mirakulu gertatzen dira abuztuaren 3an Gasteizko Errioxa kalean: Andre Maria Zuriaren agerraldia, Zuridonna panpinaren jaitsierarekin jaiak hastea, eta emakume baten asmakizuna tradizio bilakatzea.
-
JAIAK EUSKARAZ GOZAGAI. GEU elkartearen txosnak betiko lekua hartuko du aurten ere Andre Maria Zuriaren jaietan. Euskararen arnasgune bilakatuko da, beste behin, Aihotz plaza.
-
INDARKERIA MATXISTA. Jaietan erasorik ez. Gasteizko Mugimendu Feminista eta Lumagorri elkartea elkarlanean arituko dira eraso matxisten prebentzioan eta espazio gozagarriak eraikitzen.
- KULTURA. Ania Saenz de Buruaga, jaietako kartelaren egilea. Estilo propioa garatu du ilustratzaileak, eta aurten horrek isla izango du Gasteizko Jaiak iragartzeko kartelean. Gizartean den aniztasuna islatzen ahalegintzen da beti Saenz de Buruaga, eta oraingoan ere hala izan da.
