AURRERAPENA

Ana del Val eta HIGA, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko uztailaren 24a

ALEAren 464. zenbakian: Gasteizen ospatu diren HIGA jardunaldiak, Ana del Val Kultura eta Kirol diputatua, Santiago eguna, Euskal Herriko Casteller Taldea, Euskharan elkarteko Oihane Perea, Assa Ikastolako ikasleek Poloniara egindako bidaia, Irati Iciar, Itziar Rekalde, Lander Garcia, eta Ander Makazaga.

  • SAKONEAN. Korrontearen aurka igeri. Nola berpiztu daiteke galbidean dagoen hizkuntza bat? Ez da gauza erraza. Munduko hizkuntza gehienak desagertu egingo dira 2100. urterako, edo hilzorian egoteraino ahulduta geldituko dira, Unescoren arabera. Komunitate asko daude galera gelditu nahian, eta horietako batzuk elkartu dira Gasteizen HIGAn.

  • PROTAGONISTA. Ana del Val, Kultura eta Kirol diputatua: "Kexaan giza arrastoak eta agiri garrantzitsuak aurkitu ditugu". Iruña-Veleian lurperatuta egon daitezkeen zirku erromatarra eta bestelako egiturak azaleratzeko lehen lanei ekingo diete udan, eta "berri onak" egon daitezkeela dio diputatuak. Mantible zubiaz, Kexaaz, Gebaratarren jauregiaz edo euskarazko eskaintzaz mintzatu gara harekin.

  • IRUDITAN. Berakatzak eta meloiak soinean.

  • SANTIAGO. Berakatz eta upelen artean. Ekitaldi tradizionalak nagusituko dira uztailaren 25ean Gasteizen. Berakatzen postuek nekazal giroa emango diote hiriburuari, eta blusen eta nesken kuadrillek girotuko dute jaien atariko ospakizuna.

  • CASTELLERS. Gasteiz koroatzeko bidean. Urtebete egin du Euskal Herriko Casteller Taldeak, eta erakustaldia egingo dute larunbatean, hilaren 26an, Gasteizen; Kataluniatik iritsi berri, Vilafrancako Xicots taldea batuko da plaza Berriko ekitaldira.

  • HEZKUNTZA. Giza eskubideak, gordinean. Giza eskubideen inguruko lehiaketa batean garaile izan dira Assa ikastolako batxilergoko lehen kurtsoko ikasleak. Poloniara egindako bidaia batean lehen eskutik bizi izan dute nazien garaian gertatutakoa.

  • ERAGITEKO JANZTEN. Ohiane Perea, Euskharan: "Baliabideak behar dira, baina baita muskulua ere".

  • IRITZIA. Irati Iciar, Itziar Rekalde, Lander Garcia eta Ander Makazaga.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago