AURRERAPENA

Arana zentroa eta Eva Tobalina, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko uztailaren 17a

ALEAren 463. zenbakian: Errefuxiatuak artatzeko Arana zentroa, Eva Tobalina historialaria, Izaskun Arrue Kulturgunearen lehen urteurrena, Euskarabentura, Fundación de Raperos Atípicos de Cádiz, Oskar Garcia de Bikuña HIGAren arduraduna, Edu Zelaieta, Karla Pisano, Igor Muñoz eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Bidea errazteko eskaera egin diete auzokoei. Errefuxiatuak artatzeko Arana zentroaren inguruan "lasaitasun mezu bat zabaltzeko" izan da Marisol Garmendia Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria Salburuko bizilagunekin. Arrazoi ugari aipatuz, asmoaren kontrako ahotsak nagusitu dira auzokideen artean. Migranteen kontrako iritziak ere entzun dira.

  • PROTAGONISTA. Eva Tobalina, historialaria: "Merkataritzaz harago, Zetaren Bidean ideiak partekatzen ziren". UNIR unibertsitatean eta Nafarroako UNED senior programan klaseak emateaz gain, Antzinako Historiari buruzko bere bideoek arrakasta handia lortu dute, eta jardun hori bateratu du ezagutzan oinarritutako bidaia turistikoekin. zetaren Bidearen historiari buruzko bere liburua laugarren edizioan dago jada.

  • IRUDITAN. Derron eta Becker garaile Ironmanean.

  • IKA. Errotu eta hazten jarraitzeko. Izaskun Arrue kulturguneak ateak zabaldu zituenetik, urtebete izango da uztailaren 18an, eta festa batekin ospatuko dute; Yogurina Borovak eta Aurori Badiolak gidatuko dute 'Bingoz bingo' saioa.

  • EUSKARABENTURA. Euskara da bide bakarra. Erdarak nagusi diren Euskal Herrian, gazteen arteko harremanak euskaraz sortu eta garatzeko aukera ematen du Euskarabenturak. Hilabetez Euskal Herria zeharkatzen dute, euskalki eta ohituren nahastean.

  • MUSIKA. Pepa Ripoll eta Karim Al-jende, FRAC: "Guk musika soziala egiten dugu, baina agobiatu gabe". Izenean bertan onartzen dute ez direla ohiko raperoak FRAC taldeko kideak. 2007an sortu zen Fundación de Raperos Atípicos de Cádiz, eta autogestioaren bidetik saiatu izan dira bidea egiten musikagintzan.

  • ERAGITEKO JANZTEN. Oskar Gardia de Bikuña, HIGA: "Barrura begira ari gara, eta burua altxatzea falta da".

  • IRITZIA. Edu Zelaieta Anta, Karla Pisano, Igor Muñoz eta Unai Gaztelumendi.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago