AURRERAPENA

Udako planei buruzko berezia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko uztailaren 10a

ALEAren 462. zenbakian: ginkana turistikoak, Goiena mendi taldea, Sobron, Kauldi Iriondo, argazkilaria eta gida, Araba bizikletan, eta Post-Ontzi lehiaketa.

  • GINKANAK. Jolasean, pistak jarraitu eta istorioa askatuz. Arabako bost helmuga turistikok telefono mugikor baten bitartez eta aparteko aplikaziorik erabili behar izan gabe doan egin daitezkeen ginkanak eskaintzen dituzte. Landa turismoa indartzeko tresna gisa duen balioa nabarmendu du diputazioarentzat ginkanak landu dituen Gymkana Digital Turística enpresak.

  • GOIENA. Mendian, abentura gosez. Laster 80 urte beteko ditu Goiena talde gasteiztarrak, mendizaletasunak elkartutako familia handiak. Egitarau betearekin, gertu nahiz urrunago, adin eta gustu guztietarako mendi aukerak dituzte.

  • SOBRON. Ura eta harriak uztartzen ditu. Sobrongo urtegiaren bi aldeak natura eta aisialdirako espazio bezala berreskuratzen ari dira. Duela hiru hilabete ireki dute Sobron-Añanako ekoetxea eta ekainean hasi da martxan katamarana Burgosko aldean.

  • ELKARRIZKETA. Kauldi Iriondo, argazkilaria eta gida: "Jendeak aprobetxatu nahi du orain Irak bisitatu daitekeela". Mundu osoan ateak zabalik topatzeko zortea izan du Kauldi Iriondok. Argazkilari izatearen aitzakian jende asko ezagutu ahal izan du, etxe barruraino sartuta. Irak eta Kurdistanen bisita gidatuak egiten dabil orain.

  • ARABA BIZIKLETAN. Bi gurpil baino ez dira behar. 'Araba bizikletaz' izeneko gidaliburuan, oporretan bizikletaz disfrutatzeko moduko hainbat ibilbide bildu ditu aldundiak. Askotariko formulak daude, familia turismotik hasi eta mendiko abentura zailenetaraino.

  • POST-ONTZI. Udako sekretuak, postal bidez. IAk, Gauekoak, GEU elkartea eta ALEAk Post-Ontzi lehiaketa antolatu dute, posta arrunt bidez bidalitako postal batean udako testigantzarik onenak jaso eta saritzeko. Irailaren 5era arte bidali ahalko dira.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago