Xabier Añua hil da

Erredakzioa 2025ko uzt. 4a, 14:52

Xabier Añua, ALEArekin izandako elkarrizketan, 2017an. Argazkia: OIER BRAVO / ALEA

90 urterekin zendu da, gaixotasun luze baten ostean. 

Gasteiz eta Araba doluminez daude. Xabier Añua hil da, 90 urterekin. Herrialdeko saskibaloian erreferente izandakoa gaixotasun luze baten ostean zendu da. 

FC Bartzelona edota Antibeseko entrenatzaile, Saski Baskoniako zuzendaritzako kide eta beste entrenatzaileen maisu ere izan zen kirol ibilbide oparoan, baina politika eta zuzenbidean ere egin zuen bidea. 

Sare sozialetan mezu dolu ugari izan dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago