AURRERAPENA

Ardi ile mozketak eta Mel Arranz, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025ko uzt. 3a, 10:00

ALEAren 461. zenbakian: Artaldeak mozteko egunak, Mel Arranz artista, Javier Gomez Calvo historialaria, David Gutierrez aktorea, Ramiro Gonzalezen hamar urteak, Iñaki Irazoki, Mati Iturralde, Irati Marañon, Iñaki Carretero eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Neguko berokia erantzi diote artaldeari. Artaldeak mozteko egunak izaten dira hauek Euskal Herri osoan. Neguko artile mordoa erantziko diete artaldeei eta larreetara aterako dituzte udako beroaldiari aurre egiteko prest. Moztaileek, artzainek eta etxekoek lan gogorra egiten dute.
  • PROTAGONISTA. Mel Arranz, artista: "Asko gustatzen zait ametsak, sentsazioak sortu ahal izatea". Proiektu asko ditu esku artean Mel Arranz (Gasteiz, 1998) artistak. Arte Ederretan graduatua, Mexikon egin zuen unibertsitate trukea, eta Euskal Herrian dabil lanean buru belarri. Bideoa, animazioa, soinua, marrazkia, oihalak... egindakoetatik ikasita diziplina berriekin esplorazioan dabil Arranz.
  • IRUDITAN. Udako jaien denboraldiari, hasiera dotorea.
  • POLITIKA. Bere lidergoa nabarmendu du. Agintaldian egin dituen hamar urteen balantzea egin du Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak: "Araba gaur oparoagoa, modernoagoa eta erakargarriagoa" dela babestu du.
  • MEMORIA HISTORIKOA. Javier Gomez Calvo, historialaria. "Herrian guztiek zekiten Eltziegon 1936an gertatutakoa". Gerra zibilean Eltziegon izandako indarkeria politikoa eta hilketak ikertu ditu historialariak 'El paseo de la perra gorda' liburuan. Ekainaren erdian omenaldia egin zioten hildako hamar lagunei, herriko hilerrian.
  • ANTZERKIA. David Gutierrez, aktorea: "Gizartea aldatu da, eta baita kultura jasotzeko modua ere". Publikoa eta aktorearen arteko elkarrizketa eta interakzioa da David Gutierrez aktorearentzat ofizioak duen gauza aberasgarrienetako bat, eta horretan saiatzen da Ameztu konpainiarekin sortutako ikuskizunetan.
  • ERAGITEKO JANZTEN. Iñaki Irazoki. "Gasteizen eragiteko aukera handiak daude".
  • IRITZIA. Mati Iturralde, Irati Marañon, Iñaki Carretero eta Unai Gaztelumendi.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago