AURRERAPENA

Fournier eta Trifonia Melibea idazlea, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025ko eka. 26a, 10:00

Alearen 460. zenbakian: Fournierren inguruko liburua eta karta sorta, Trifonia Melibea Obono idazle eta LGTBIQ+ ekintzailea, Euskararen Hiria, Paper bilketaren gaineko kexak, Maddi Barona Aiala karateka, Jimmy Jazzeko  Iker Arroniz, Olaia Salazar Urrutia, Mitxel Elortza Exea eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Begirada berria Fournierren historiari. Fournierren inguruko bi berritasun garrantzitsu ekarri ditu 2025. urteak: Paz Larrumbide arkitekto eta historialariak familiaren inguruan idatzitako liburu bat, eta emakumeak omentzen dituen karta sorta berezi bat. Gasteiz munduan jarri duen enpresa ikonikoaren 155. urteurrenarekin batera etorri dira bi ekimenak.
  • Trifonia Melibea Obono, idazlea eta LGTBIQ+ ekintzailea: "Guri dagokigu aitortuko ez dizkiguten eskubideak hartzea". Defendatzaileak babestuz' jardunaldien harira, Gasteizen izan da Melibea Obono (Afaetom, Ekuatore Ginea, 1982), Afrikako emakumeen eskubideak eta sexu eta genero aniztasunaren defentsa hizpide. Herrialdeko agintarien gainetik, belaunaldi gazteengan du itxaropena, eta literatura aldaketarako arma.
  • GUTUNA. Kontzejuak. Marko juridiko berri bat, garai berri baterako.
  • IRUDITAN. Su berezia piztu dute Judimendin.
  • EUSKARA. Euskararen haria, abiapuntu gisa. 'Euskararen hariari' helduko dio aurtengo Gasteiz Euskararen Hiriak. Udalak eta GEU Elkarteak irailaren 13an "proiektuaren parte" izatera gonbidatu dituzte gasteiztarrak.
  • INGURUMENA. Paper bilketa, berriz trabatuta. Oiongo Udalaren arabera, kexak ugaritu egin dira azken hilabeteetan eskualde osoan. Gorbeialdean ere arazoak dituzte, eta kuadrillak iragarri du enpresari bigarren zigor espedientea irekiko diola.
  • KIROLA. Maddi Barona Aiala, Karate kyokushinkaiko munduko txapelduna: "Tatamira sartu baino lehen, nik irabazi dut txapelketa". Leipzigen egin den Kyokushinkaiko Munduko Txapelketan urrea irabazi du Maddi Barona gazte gasteiztarrak. Sei urte zituenean eraman zuen aitak gimnasiora eta gaur karatea da bere "bizimodua".
  • ERAGITEKO JANZTEN. Iker Arroniz, Jimmy Jazz: "Komunitatea sendotzeko baliatu daiteke musika".
  • IRITZIA: Olaia Salazar Urrutia, Mitxel Elortza Exea eta Unai Gaztelumendi.
  • AGENDA. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago