LEA fabrika, berpizteko lanetan

Erredakzioa 2025eko ekainaren 23a

Administrazio eta kudeaketa lanak Gasteizko hotel batetik egiten ari dira. Argazkia: LEA

Gasteizen 200 urte daramatzan lantegia berreraiki behar dutela onartu dute zuzendaritzatik.

"Berpizkundearen aretoa" izena daraman argazkia eta adierazpen bat igo dute gaur LEA fabrikako komunikazio arduradunek sare sozialetara, joan den ostiralean suak ia guztiz txikitu zuen lantegia etorkizunera begira dagoela gogoratzeko. "Egun berri bat argitzen ari da, eta LEA Laskarai familiak irmotasunez egiten dio aurre. Jakinik, aurrean dugun erronka lortzeko taldea dagoela, ezagutza eta indar handia".

Ostiral eguerdian piztutako suak Arriaga industrialdeko lantegia kiskali zuen, eta negozioa berreraiki beharko dutela onartu dute enpresatik. "Horregatik, bete-betean ari gara instalazioa berreraikitzeko lanak diseinatzen, instalazio onenak eta modernoenak izateko", adierazi dute oharrean.

Bien bitartean, hornidura katea ez da hautsi eta bizarra egiteko produktuak, xaboiak eta garbiketako beste produktuak banatzen hasi dira Jundizeko logistika gunetik. "Gure bezero guztiekin ditugun konpromisoei eusteko garaia da orain. Gurpila aurrera doa, eta gu izango gara bultzada hori ematen aurrenekoak". 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago