Gasteizko LEAren lantegiak su hartu du, eta sugar handiak ikus daitezke fabrikako teilatutik irteten. Lascaray zonaldean dago fabrika, Arriagako Atea, Artapadura eta Zadorra hiribidearen artean, eta ke zutabe erraldoia ikus daiteke.
Langile baten hipotesiaren arabera, tanke batek eztanda egin du, baina sutearen arrazoiak argitu gabe daude oraindik. Suhiltzaileak martxan daude ahalik eta azkarren itzali ahal izateko. Beste langile batek adierazi du langile guztiak lantegitik ateratzea lortu dutela.
Inguruko kaleak itxi egin ditu Udaltzaingoak eta trafikoa desbideratzen ari dira beste kale batzuetatik. 800 metroko perimetroa agindu dute suhiltzaileek.





