Hogeita hamar aldarrikapen bildu dituzte zaintza sistema eraldatzeko

Erredakzioa 2025eko ekainaren 13a

Ostegunea aurkeztu dute herri akordioa Gasteizen. Argazkia: DENON BIZITZAK ERDIGUNEAN

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikari jarraipena emanez osatu dute Araban zaintzari buruzko herri akordio propioa lurraldeko eragile sozial, sindikal eta herritarren arteko elkarlanean.

Zaintza zerbitzu guztiak progresiboki publiko bilakatzea eta sortzen doazen berriak publikoak izatea, zaintza langile guztientzako lan baldintza duinak bermatzea, atzerritartasun legearen abolizioa, Arabako landa eremuan oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzea eta deszentralizatzea, gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea. Horiek dira Arabako zaintzen herri akordioan bildutako aldarrikapenetako batzuk. Aldarrikapenen taula ostegun arratsaldean aurkeztu dute.

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikari jarraipena emanez osatu dute Araban herri akordio propioa lurraldeko eragile sozial, sindikal eta herritarren arteko elkarlanean. "Akordioak bizitzak erdigunean jartzea helburu duen ikuspegi partekatua biltzen du, aldarrikapen eta proposamen zehatzekin". Sinatzaileen artean daude Arabako Mugimendu feminista, ATHCA, Zaintza Araba, Pentsionistak Araba, Enarak kooperatiba, Ernai Araba, Gasteiz Antiarrazista, Mujeres de la diáspora africana, erresidentzietako sektorea, LAB, ESK, Steilas, Lagundu elkartea, Zabalgana Hezkidetza Sarea, eta Lumagorri.

Azaldu dutenez, eskualde ezberdinetako kide feministek sektoreko langileekin elkarlanean eta herrietako eragileen parte hartzearekin sortu dute aldarrikapen taula. Hemendik aurrera interpelazio lana egingo dute Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, tokian tokiko udalak, zaintza enpresa pribatuak, gizonak, norbanakoak eta gizartearekin.

Aldarrikapen taula osoa HEMEN.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago