- SAKONEAN. Zaintza sarea osatu dute gazteenentzat. Burua Zaindu Lautada taldea sortu berri dute, eskualdeko haur eta nerabeen osasun mentalean dauden arazoak eta gabeziak ikusirik. Prebentzioaren beharra azpimarratu dute, eta zaintza gune komunitarioa sortzeko helburua dute. Gazteenak artatuko dituen berariazko osasun zerbitzua eskatu dute, Lautadan.
- PROTAGONISTA. Libe Garcia de Kortazar, musikaria: "Bat-batekotasunari ematen diot lehentasuna orain". Neubat taldean eman zituen lehen pausoak, eta izaki Gardenak taldean edota Pasadenan entzun dugu, besteak beste. 2014an eta 2017an atera zituen bakarkako bere bi diskoak, eta iaz, etapa berri bat ireki zuen ‘azal ezten’ lanarekin. azkena rock jaialdia irekiko du aurten.
- IRUDITAN. Elkarbizitza aldarrikatu dute.
- POLITIKA. Ixone Santamaria eta Aroa Arrizubieta, GKS eta Etxebizitza Sindikatua: "Historikoki, txosnak beti espazio zabala izan dira". Bosgarren urtez, Gasteizko Gksk eta etxebizitza sindikatuak salatu dute jaietan txosna jartzeko aukera ukatu diela Txosna Batzordeak.
- TREBIÑU. Integrazioaren aldeko Mahaia. EAJ, EH Bildu eta Trebiñuko Agrupación Independiente taldeetako kideak arituko dira barrendegia Araban sartzearen aldeko ekimen berrian, baina gonbidapena luzatu diete gainerako talde politikoei.
- SALBURUA. Hankaluzek gidatutako bidea. Gizarte etxearen urteurrenean, Alberto Garcia Duartek egindako txosten batean eta auzoko umeek egin dituzten marrazkietan oinarrituta ondu du Anne Aginakok Salburuaren historia kontatzen duen liburua.
- EUSKARA. Maribel Lopez de Luzuriaga eta Txaro Perez Gasteizko Ramon Bajo ikastetxea. "Haurrek badakite eskola euskaraz egoteko tokia dela". Gasteizko Alde Zaharreko Ramon Bajo ikastetxeko irakasleak dira Txaro Perez eta Maribel Lopez de Luzuriaga. Eskolan euskararekin duten harremanaz hitz egin digute eragiteko Janzten saioan.
- IRITZIA. Nerea Antia, Hasier Arraiz, Ander Makazaga eta Unai Gaztelumendi.

