AURRERAPENA

Umandi ikastola eta Joseba Sarrionandia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025ko mai. 29a, 10:00

ALEAren 456. zenbakian, Euskal Eskola Publikoaren inguruko zenbaki berezia. Umandiren 50. urteurrena, Joseba Sarrionandia idazlea, desalojoa Gasteizko Kordan, Ixabel Agirresarobe aktorea eta Algara dantza taldea.

  • SAKONEAN. Mugarri berriak Umandiren 50. urteurrenean. Arriagako Haritza eskola sortu da Umandi ikastolaren eta auzo bereko Aita Orbiso eskolaren bi urteko gelaren fusioaren ondoren. Mugarri berri bat izango da bateratze prozesu hori Gasteizko euskalduntzean rol nabarmena izan duen eta berrogeita hamar urte bete dituen ikastola aitzindariarentzat.

  • PROTAGONISTA. Joseba Sarrionandia, idazlea: "Ondo idaztearekin konfunditzen da literatura egitea". Markos Gimeno ermuarrak urteak eman zituen hizkuntzarekin jolasean. Palindromoak, kalanburrak, asmatutako hitzak eta beste hainbat 'hitzperimentu' eginez. Sarrionandiak, Euskal Herrira itzultzean, bere obra ezagutu, ikertu eta zati bat argitaratu zuen, 'Markos Gimenoren 101 letrakartel' liburuan.

  • OKUPAZIOA. Ekainaren 4an desalojoa Kordan. 21 zabalgunea Udal Hirigintza enpresak bere jabetzako lokaletik kanporatu nahi ditu Alde Zaharreko hiru eragile. Kordaren defentsan parte hartzera deitu dute eragileek.

  • LITERATURA. Ixabel Agirresarobe, aktorea eta ipuin kontalaria: "Egonaldiaren kutsua islatuko da nire kontakizunean". Hiru herri txikitan antolatutako sormen egonaldien bitartez, Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' ekimenean parte hartzen ari da sortzaile gipuzkoarra. Handik eta hemendik hartutako ideiekin osatuko du kontakizuna.

  • DANTZA. Dantzan, koska bat gehiago. Hogeita bost urte bete ditu aurten Gasteizko Algara dantza taldeak, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte puntako dantzarien lanaz gozatzeko. Umeekin hitzordua izango da ekainaren 1ean eta helduekin 23an.

  • IRITZIA. Iñaki Lazkano eta Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago