AURRERAPENA

Asafima eta Veronica Errasti fisikaria, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 22a

ALEAren 454 zenbakian, fibromialgia duten gaixoak elkartzen dituen Asafima elkartea, Veronica Errasti Diez fisikari teorikoa, aldiriko tren zerbitzu berria, Guardiako alkatetzaren gaineko ohartarazpena, Moraza berpizten, Unginoko hezegunea, Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Itziar Ortuondo, Zuriñe Rodriguez eta Oihan Txabarri.

  • SAKONEAN. Asafima, oinazea kudeatzeko helduleku bat. Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Eguna izan zen maiatzaren 12an. OMEk 1992an onartu zuen fibromialgia gaixotasunen artean, eta ordutik aurrerapen handiak egin dira diagnostikoan. Gaixoak elkartzeko Arabako Asafima elkartea duela hogeita hiru urte sortu zuten.

  • PROTAGONISTA. Veronica Errasti Diez, fisikari teorikoa: "Unibertsoa zabaltzen ari denez, gero eta gutxiago ikusten dugu". Unibertsoa bere osotasunean ulertzen ahalegintzen dira fisikariak, baita irudikatu ezin ditugun eskaletan ere. Ez dute lan erraza: egun, kalkulatzen da berez horren %5 baino ez dugula ezagutzen. Fisika teorikoaren bidean dihardu Errastik hori ulertzeko saiakeran.

  • IRUDITAN. Hamaika txokotatik tiraka.

  • GARRAIOA. Aldiriko tren berria martxan. Altsasu eta Miranda Ebro arteko zerbitzuak Arabako zazpi udalerritan egingo ditu geldialdiak. Hilaren 30ean jarriko da martxan eta %30eko murrizketa egongo da zerbitzuaren prezioan.

  • POLITIKA. Alkatetza galdu lezake EAJk. EH Bilduk "akusazio faltsuak edo erdi-egiak" zabaltzea leporatu dio Guardiako alkateari, eta babesa kendu ahal diotela ohartarazi. Garcia Ezquerrok erantzun du "herriari egia esatea" dela bere "betebeharra".

  • NATURA. Ungino, anfibioentzat aterpe. Unginoko hezegune txikiak Gorobel mendilerroko hezegune garrantzitsuenetako bat dira. Aranzadi zientzia elkarteak anfibioentzako babesleku klimatikoak bezala egokituko ditu.

  • HERRIAK. Morazako eliza, herri elkarte. Hildako herria berpizten ari dira Morazan azken urteetan heldu diren bizilagunak. Elizaren konponketa nagusiak eginda, orain, herritarren beharretara egokitzeko, jaialdia egingo dute.

  • ERAGITEKO JANZTEN. Itziar Ortuondo, Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofiziala. "Ikasgela eta kalea uztartzen saiatu behar gara".

  • IRITZIA. Zuriñe Rodriguez eta Oihan Txabarri.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago