- SAKONEAN. Euskararen aldeko ariketa soziala abian da. *Elkar mugituz egingo dugu! leloak gidatuko du aurtengo Euskaraldia. Oraingoan ekimena 11 egunez burutuko da, hilaren 25era arte, eta, ohiko rolez gain, haur eta gaztetxoentzako xaxatzaile rola prestatu dute, ikastetxeetan eta familietan eragiteko. Hizkuntza ohituretan "jauzi bat" emateko asmoa agertu dute antolatzaileek.
- LAUTADA. Urrestarazutarren aztarna. Andoni Urrestarazu Umandi idazlearekin eta bere arreba Miren Terese Urrestarazu euskaltzalearekin lotura duten Araiako hainbat lekutatik ibilbide gidatua antolatu dute Lautadako Euskaraldiaren bueltan.
- GASTEIZ. Auzoek indarrak batu dituzte. Elkar elikatuz, Gasteizko Adurtza eta Goikolarra auzoek bat egin dute, eta elkarlanean arituko dira euskaraldian, aurrera begira ere euskararen aldeko talde iraunkorra osatzeko asmoarekin.
- POLITIKA. Maria Nanclares, Gasteizko Euskara zinegotzia: "Hemen gelditu nahi baduzu, euskaldundu beharko duzu". Zein izango litzateke euskararentzat utopia Gasteizen? Nola sustatu jende gehiagok ikasi eta erabili nahi izatea euskara? Euskara inposatzen ari al zaio jendeari? Halako galdera potoloez aritu gara zinegotziarekin.
- AISIALDIA. Aisia erdaraz gizarte etxeetan. Gasteizko Udalak helduentzako duen eskaintza ikertu dute IKA euskaltegian, ikasleei euskarazko jarduerak eskaini ezin izateagatik kezkatuta. Bost jardueratik lau gaztelaniaz soilik egin daitezke.
- POLITIKA. Molde berriak euskararentzat. 'Euskara: larrialdi egoera eta erronkak' saioa antolatu du Ikasle Abertzaleak-ek Gasteizen. Iñaki Iurrebaso ikerlaria eta Paul Beitia Mugimendu sozialistako militantea aritu dira euskararen egoera aletzen.


