⛅ EGURALDIA

Ez da txizatia izango

Erredakzioa 2025eko apirilaren 25a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Larunbat eta igande goizean hodeitsu eta zenbaitetan bustita egon arren, astelehena eguzkitsu bide dator.

Goizean goizeko lehen lanbroen ostean, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Arratsaldean, ordea, hodeiak pilatzen hasiko dira, oso hodeitsu geratu arte. Are, ordu horietan zaparradaren bat bota dezake. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, eta tenperaturak Gasteizen 7 eta 25 gradu artean egongo dira.

Asteburu luzeari begira, larunbat arratsaldea oso hodeitsu egongo da, eta zaparrada txikiak bota ditzake. Arratsaldearekin batera hodeiak gutxituko dira, ostarteak zabalduz. Patroi bera errepikatuko da igandean, hodeitsu eta euritsu esnatuko baita, baina arratsaldean berriro garbitzera egingo du. 7-8 eta 16 gradu arteko alde termikoa izango dugu. San Prudentzio egunari begira, berriz, Euskalmetek oraindik ez du iragarpenik egin, baina AEMETen arabera egun eguzkitsua izango da, 5 eta 22 gradu arteko alde termikoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Erlazionatuak

Nola aldatu diren jaiak, kamarada?

Juanma Gallego 2021 api 26 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago