AURRERAPENA

Txorien eraztunketa eta Elena Beltran de Gebara, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025ko api. 10a, 10:00

ALEAren 451. zenbakian, migrazio garaian dauden hegaztien eraztunketa, Elena Beltran de Gebara argazkilaria, Mariano Alava Artomaña upategiko gerentea,  'Arabartxibo.eus', Asier Diaz, Korrikaren Arabako arduraduna, Karla Pisano, Irati Marañon, Iñaki Carretero eta Emaize.

  • SAKONEAN. Zeruko zaindarien zelatan. Europa osoan, udaberriko migrazio garaia aprobetxatuz, txoriak identifikatuko dituzten eraztunak jartzen dizkiete hankan. Arabako Urtubia-Petronia taldearekin izan da ALEA.
  • PROTAGONISTA. Elena Beltran de Gebara, argazkilaria: "Edozein txinpartak aise ekarri ahal dizu iragana gogora". Jardin Remoto Books bildumaren bigarren liburuak argazkilari gasteiztarraren '17:30' izeneko proiektua paper gainera eraman du. Udan zehar hartutako zuri-beltzezko irudiei esker nolabait haurtzarora bueltatu dela dio Beltran de Gebarak.
  • IRUDITAN. Kantari. Bederatzigarren edizioa, enegarren arrakasta.
  • EKONOMIA. Mariano Alava, Artomaña upategiko gerentea: "Ez da erraza galdutako merkatu bat berreskuratzea". Trumpen muga zergek kezka eragin dute ardogileen artean, ekoiztutako ardoaren zati handi bat baitoa AEBetara.
  • ONDAREA. Testigantzak galdu ez daitezen. 'Arabartxibo.eus' biltegi digitala sortu du Vital Fundazioak, Arabako herrietako ahozko memoria jaso eta mantentzeko helburuarekin. Labrit Ondarea enpresak testigantzak bildu eta grabatu ditu.
  • EUSKARA. Asier Diaz, Korrikaren Arabako arduraduna: "Inflexio puntuan da Korrika, hausnarketa gai askorekin". Besteak beste, lekukoen antolaketaren inguruko gogoeta edota jasangarritasunari buruzkoa dituzte mahai gainean Korrikaren antolatzaileek; gainera, abian dute euskararen auziak jorratuko dituen dokumentala.
  • IRITZIA. Karla Pisano, Irati Marañon, Iñaki Carretero eta Emaize.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago