- SAKONEAN. Adurtzan familia zuhaitza sendotzen ari da. Adurtza ikastolak bat egin du Familia Laguna programarekin, hezkuntza komunitateko kide diren familia guztien arteko kulturarteko harremana indartzeko helburuarekin; Scarleth Beauperthuy eta Amaia Campilloren familiek lehenengo planak egin dituzte elkarrekin egitasmoari esker.
- PROTAGONISTAK. Maialen Uribe eta Ana Navarro, Denon Bizitzak erdigunean: "Zama handia dakarten zainketetan jarri nahi dugu arreta". 2023ko greba feminista orokorraren ondoren, Arabako zaintzen inguruko bide orria eta aldarrikapen taula partekatua osatzeko helburua jarri zuen mugimendu feministak. Herrialde osoko eragileak eta norbanakoak elkartu dira, eta gizarte osoari dei egin diote inplikatzeko. "guztioi dagokigun arazoa da", azpimarratu dute.
- IRUDITAN. Abstrakzioari arretaz, Artiumen.
- ALBAITARITZA. Marisol Cuenca, Arabako albaitarien zuzendariordea. "Legea betetzea eta praxi on bat egitea oso zaila izaten ari da". Antibiotikoak agintzeko ezarri dizkieten mugak gehiegizkoak direla uste dute albaitariek. Legea aldatzeko eskatu diote gobernuari.
- KOMUNIKAZIOA. Begoña Martin eta Borja Lazkano, Noticiaseko kazetariak. "Lotsagarria da gerentearen botere gehiegikeria". Diario de Noticias de Alava-ko langileak protestan dabiltza, lan baldintza kaxkarrak eta lan jazarpena jasaten dutela ohartaraziz.
- ENERGIA. Plan sektorialari kritika zabala. EHUn egindako Gorbeialdeko Herri Unibertsitateko antolatzaileek diote energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala ez dela planifikazio tresna bat, energia instalazioak ezartzeko "habilitazio tresna" baizik.
- KANTARI. Biziberrituta dator Kantari. Eszenografia eta logotipo berria izango ditu asteburu honetan Lakuako gizarte etxeko Federico garcia Lorca antzokian egingo den ikuskizunak. 321 gaztetxok parte hartuko dute aurtengo hitzorduan.
- AISIALDIA. Araba bizikletaz ezagutzeko. Aldundiak 'Araba bizikletaz' gida aurkeztu du, turismo proposamen gisa. Lurraldea bizikletaz ezagutzeko aukera ugari eskaintzen ditu gidak, mota guztietako txirrindularientzat.
- IRITZIA. Olaia Salazar, Mitxel Elortza, Ander Makazaga eta Unai Gaztelumendi.

