Emisio Txikiagoko Ibilgailuak programa berria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Programa horren helburua da garraio sektorearen deskarbonizazioan aurrera egitea eta, horretarako, autoak eta furgonetak emisio txikiagoko beste ibilgailu batzuekin ordeztea sarituko du. Programak 3.500 eurorainoko laguntzak emango ditu egungo autoa 125 g/km-tik beherako emisioak dituen auto berri batekin ordezteko, eta egungo furgoneta 150 g/km-tik beherako emisioak dituen furgoneta berri batekin ordezteko.
Programak bost milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta ordezkatzeko helburuarekin.
Baldintzak
Dirulaguntza eskuratu ahal izango dute ezaugarri hauek dituzten autoek eta furgonetek:
- 2025eko apirilaren 1etik aurrera erosten diren ibilgailu elektriko huts eta hibrido entxufagarriak, autonomia hedatukoak, petrolioaren gas likidotu bidezkoak, gas natural bidezkoak, gasolina bidezkoak edo gasolio bidezkoak, 125 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituzten autoetarako, eta 150 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituzten furgonetetarako.
- Ibilgailu zaharra nahitaez bihurtu beharko da txatar, ordezkapena benetan gauzatzeko eta ibilgailu bakoitzeko 3.500 eurorainoko laguntza jasotzeko.
- Ibilgailu berriaren gehieneko prezioa, oro har, ezin izango da 40.000 eurotik gorakoa izan autoetarako eta 75.000 eurotik gorakoa hidrogeno-autoetarako.
- 20 urteko edo gehiagoko antzinatasuna izatea ordezkatzen den autoa (lehen matrikulaziotik txatar bihurtzen den arte), edo 175 g/km-tik gorako CO2-emisioak izatea M1 kategoriako ibilgailuen kasuan, eta 200 g/km-tik gorako CO2-emisioak izatea N1 kategoriako ibilgailuen kasuan.
- Laguntzak apirilaren 1etik aurrera egindako erosketei aplikatuko zaizkie, baldin eta erosketa egun horretatik aurrera egin bada eta osorik ordainduta badago. Energiaren Euskal Erakundearen web-orrian eskatu ahal izango dira laguntzak.