Javier Hurtado izendatu dute Arabako PSE-EEko idazkari nagusi

Erredakzioa 2025ko ots. 14a, 12:22

Mugikortasuneko foru diputatua izan zen Hurtado urtebetez. Argazkia: AFA

Ez da beste hautagairik egon, beraz, Hurtadok hartuko du sozialisten gidaritza lurraldean; martxoaren 29an berretsiko dute izendapena.

Gaur amaitu da Arabako PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaiak aurkezteko epea, eta hauteskunde bermeen batzordeak Javier Hurtado izendatu du idazkari nagusi, Cristina Gonzalezen lekuan.

Hautatzeko prozeduraren arabera, ez da beharrezkoa abalak biltzea, ez baitago beste hautagairik, eta izendapena berretsiko dute martxoaren 29an Gasteizko Goiuri jauregian egingo duten X. Kongresuan.

Ordura arte, PSEtik azaldu dutenez, prozesuak aurrera jarraituko du kongresuari begira, ordezkariak aukeratzeko eta ebazpen politiko eta organikoei zuzenketak aurkezteko batzarrak egiingo baitira tokiko batzarretan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!