- SAKONEAN. 'Koldotarrek' posible dela erakutsi dute. Zenbait pieza aldatuta, ordenagailu zaharrei bigarren bizitza bat emateko aukera dagoela ikasi dute Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek. Ikasi ez ezik, haien lanaren emaitza Mendebaldeko Saharara iritsi da, bertako ikasleentzako ehun bat ordenagailu egokitu dituztelako. Linux sistemaren alde egiten ari dira.
- PROTAGONISTA. Marina Sagastizabal, soziologoa: "Orain triatloi pila bat egiten dituzte aita direnek". Zaintza beharrak agertzen direnean emakumeak desagertu ohi dira parte hartze soziopolitikoko esparruetatik. Enplegua eta zaintza lanak uztartzeko ere, nahiko lan. Gizonen kasuan, baina, ez da hori gertatzen. Kezka horietatik abiatuta idatzi zuen Sagastizabalek ‘Hiruki gatazkatsua’ liburua.
- IRUDITAN. 'Gaua' pelikularen filmaketa hasi dute.
- POLITIKA. Ainize Gastaka, Laudioko alkatea: "Erantzukizuna eta ardura langileengan uztea larria da". Guardianen itxierak eragindako larritasunaz harago, zonaldeko desindustrializazioari aurre egiteko inbertsioak galdegin ditu alkateak.
- GIZARTEA. Sexu jazarpena salatu dute EHUn. Instagramen agertutako salaketa batzuen harira, Argia lekuko zuzen batzuekin jarri da harremanetan, eta sareko salaketak baieztatu dituzte. EHuk genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatu du.
- INGURUMENA. Fotovoltaikoak ezetza jasoko du. Solariak Argantzonen jarri nahi duen parke fotovoltaikoaren aurkako manifestazioa deitu dute larunbaterako. Azpiegitura "mehatxu zuzena" dela diote 'Argantzun Horrela ez' taldeko kideek.
- EUSKARA. Babesa agertu diote Euskharani. Gasteizko udalak Euskharan kultur elkartearekin duen hitzarmena berreskuratzeko eskatu dute euskalgintzako ordezkariek. Salatu dute erabakiak elkartea desagertzeko bidean jartzen duela.
- KULTURA. Ipuinaren maisuaren ondarea. Ignacio Aldekoa idazle gasteiztarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzen da aurten. Gasteizko kultura etxeak hainbat jarduera programatu ditu, "gure ipuinlari handiaren irudia eta lana gogoratzeko".
- IRITZIA. Irati Marañon, Edu Zelaieta Anta, Josu Larrateko eta Unai Gaztelumendi.
.

