- SAKONEAN. Planeta oso bat, harrietan txertatuta. Lurralde zeharo aberatsa da Araba paleontologiari dagokionez, eta garrantzi handiko aztarnategiak dauzka. Iraganean itsaspean zein azaleratuta egon zenez, historia geologikoan askotariko ekosistemak izan ditu lurraldeak. Arabako Natur Zientzien Museoan jasota daude horren berri ematen duten aztarnak.
- PROTAGONISTA. Jabi Sarasua Tomas sukaldaria: "Ostalaritzan beste era batera aritzeko aukera dagoela uste dugu". Sukalde tradizionala abiapuntu, alternatiba eguneratu bat eskaintzeko asmoarekin jaio zen Gasteizko Karmine jatetxea 2023an, Jabi eta Maria anai-arreba elgoibartarren eskutik. Eskainitako produktuei ez ezik, barne lan giroari ere arreta jartzen diote, ostalaritza zaharreko zenbait eredu "toxiko" alde batera utzita.
- IRUDITAN. Ikerketa eta tratamendu eraginkorragoen bila.
- HIRIGINTZA. 21.000 etxebizitza berri Gasteizen. Elkarrekin Podemosen babesarekin behin-behinean onartu dute EAJ-PSEren HAPOa. Lur gehiago bideratuko da industriara, eta urbanizagarriak ziren hainbat lurretan ezingo da etxerik eraiki.
- EUSKARA. Euskara ofiziala, kultur etxean ere. Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxearen hainbat jardueratan euskarazko eskaintza ingelesaren parekoa dela esan du EH Bilduk, eta mozioa aurkeztu du Batzar Nagusietan, aldundiak neurriak har ditzan.
- KULTURA. 100 kulturgile Amarikaren alde. Arte aretoa itxi ez dezaten sinadura bilketa hasi du Amarica elkarte sortu berriak. 1989an sortu zen espazioan ekintzailetzara bideratutako zentro bat jarri nahi duela iragarri zuen aldundiak joan den astean.
- HISTORIA. Josu Santamarina Otaola, arkeologoa, historialaria eta idazlea: "1939an ez zen bakea hasi, Francoren garaipena baizik". Urteak eman ditu Josu Santamarina Otaolak (Legutio, 1993) 36ko gerra ikertzen. Publiko orokorrarentzako liburua argitaratu du orain, Euzkadi en ruinas. Arqueología de la Guerra Civil en el País Vasco (1936-1948).
- HERRI INAUTERIAK. Larruak astintzeko garaia. Otsailaren 8an hasi, eta martxoaren 8an amaituko dira Arabako herri inauteriak. Herrietako larruak eta pertsonaia mitikoak kalera aterako dira urtero lez. Toribio, Markitos, Porrero eta Porreteroren ordua da.
- IRITZIA. Gure Lopez de Arbina, Oihan Txabarri eta Unai Gaztelumendi.

Otsailaren 7tik 13ra
