AURRERAPENA

Kenyako Pole Pole eskola eta Nadia Valdebenito, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025ko urt. 23a, 09:00

ALEAren 440. zenbakian: Amor sin barreras gobernuz kanpoko erakundeak Kenyan duen Pole Pole eskola, Nadia Valdebenito Txileko militantea, Gasteizko Osasun Publikoa Aurrera plataformako Pili Bengoa, Euskharan elkarteko kide Oihane Perea, Lagunartean zikloa, Zuriñe Rodriguez, Mati Iturralde eta beste hainbat kontu interesgarri.

  • SAKONEAN. 'Pole pole', txiri-txiri, baina gelditu gabe. Kenyako iparraldean Pole Pole eskolaren proiektua martxan du Ana Baz lapueblarrak duela zazpi bat urte sortutako Amor sin barreras gobernuz kanpoko erakundeak. Proiektua abiatu zutenetik, argi izan dute Turkana herriko lagunek eta bertako kulturak izan behar dutela erabateko protagonismoa.
  • PROTAGONISTA. Nadia Valdebenito, Txileko militantea: "Eskuinak baino neurri gogorragoak hartu ditu Boricek". Bost urtez Gasteizen bizi izan zen Nadia Valdebenito Moya (Santiago de Chile, 1989), eta 2020an itzuli zen herrira, Txileko herri altxamendua hasi eta gutxira. Bost urte igarota, altxamenduak utzitakoak eta utzi ez dituenak aztertu ditugu berarekin.
  • IRUDITAN. Arabako kupelak, sagardozaleak jasotzeko prest.
  • OSASUNA. Pili Bengoa, Gasteizko Osasun Publikoa Aurrera plataforma: "Nazkatuta gaude langilerik ez dagoela dioen mantrarekin". Osasungintza publikoaren aldeko manifestazioak deitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri plataformek, otsailaren 1ean.
  • EUSKARA. Oihane Perea, Euskharan elkartea: "Gure bizirautea kolokan jarri dute, batere azalpenik gabe". Euskharan elkartearekin zuen 25.000 euroko hitzarmena egun batetik bestera bertan behera utzi du Gasteizko Udalak.
  • EKONOMIA. Industriari kolpe latza Laudion. Laudioko Guardian enpresa itxi egingo dute, labean arazoak izan direla argudiatuta, eta 171 langile kaleratu; Jaurlaritzak lantegiarentzat "sektorean etorkizun bat egon daitekeela" uste du.
  • ARTEA. Koloretako arkatzak irensten. Lagunartean zikloaren eskutik, sorkuntza garaikideko artistekin topaketak antolatu dituzte Artiumen; Joxerra Melguizo gasteiztarra izan da lehena, artistaren hamar urteko lana biltzen duen erakusketaren harira.
  • MUSIKA. Ingudea, izena eta izana. Orbel, Silitia eta Bris arituko dira Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturguneak programatutako 'Ingudea, soinuak errementari kaletik' izeneko musika zikloan. Ostiral honetan izango da lehen kontzertua.
  • KANTARI. 2025. urtea ere kantari dator. Aurtengo Kantari ikuskizuna apirilaren 5ean eta 6an ospatuko da, Gasteizko Salburuko gizarte etxean. Ireki dute dagoeneko ekimenean izena emateko epea, eta otsailaren 17an zabalik egongo da.
  • IRITZIA. Zuriñe Rodriguez eta Mati Iturralde.

 


Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Urtarrilaren 24tik 30era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago