- SAKONEAN. Ahaldundu eta ikusarazten jarraitzeko. Hogeita hamar urte bete ditu Down Araba-Isabel Orbek, Downen sindromea duten lagunen erabateko gizarteratzearen alde lanean ari den elkarteak. Urteotan hainbat hesi gainditu dituzten arren, beste hainbat dituzte aurretik, eta kideen erabateko emantzipaziorako baliabideak indartzea dute erronka nagusietakoa.
- PROTAGONISTA. Jon Maia, bertsolaria eta abeslaria: "Euskal identitate berri bat behar dugu, garaiari egokitua". Jon Maia Soriak (Urretxu, 1972) 'Kantu bat gara' disko-liburua aurkeztu zuen 2021ean, bere letrekin egindako euskal abestien bilduma. Ondoren, taldearekin kantu berriak sortzeari ekin zioten, eta 'Kantu berri bat gara' lanarekin taula gainean aritu dira azken urtean.
- IRUDITAN. Hustu dute jada Principal antzokia.
- ZAINTZAK. Zaintzen mapa egiten hasi dira. Arabako Mugimendu Feminista, pentsionistak, Aezle, Enarak kooperatiba, Ernai, ESK, LAB eta STEILASen artean Arabako zaintzen mahaia osatu dute, zaintzen aldarrikapen taula bat osatzeko.
- GIZARTEA. Noemi Ortega Perez, Zaballako preso baten bikotea. "Preso daude, ados, baina ez iezaiezu kendu daukaten gutxia". Abendu hasieran baja hartu zuten zaballako espetxeko 70 kartzelazain baino gehiagok (ia %40ek).
- EUSKARA. Hizkera aniztasunaren lagina. 'Euskara ibiltaria' erakusketa ikus daiteke egunotan Gasteizko Zabalgana gizarte etxean. Herritik jasotako euskararen aniztasuna eta aberastasuna nabarmendu nahi du bildumak.
- ALEAKIDE. Biharko Gasteiz eraikitzen. Otsailaren 3an zabalduko da aurrematrikulazioa, erabakiak hartzeko garaia, eta Armentia ikastolak komunitateko kideen esperientziak baliatu nahi izan ditu ikastola zer den hobeto azaltzeko.
- IRITZIA. Karla Pisano, Hasier Arraiz eta Ander Makazaga.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Urtarrilaren 17tik 23ra
