Gontzal Fontaneda euskaltzalea hil da

Erredakzioa 2024ko abe. 30a, 12:00

Gontzal Fontaneda. Argazkia: Zaldi Ero/ ARGIA

Euskalgintzari estu loturik izan da gasteiztarra, eta hainbat lan egin ditu alor desberdinetan.

Bart zendu da, 81 urterekin, Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra. Euskararen inguruko hamaika azterketa egin zituen, euskara ikasi eta irakasteko metodo berezi bat aurkeztu, eta euskalgintzak antolatutako egitasmo ugaritan parte hartu zuen.

15 urte zituela hasi zen euskara ikasten Gasteizen, 1958an, eta, ostean, euskara irakaslea izan zen hainbat urtez. Euskarak hirian 1960. hamarkadan izan zuen berpiztearen lekuko eta lagun izan zen, Argian eginiko elkarrizketa batean gogoratu zuenez.

Azken urteotan, besteak beste, Arabako Errioxako euskararen inguruko dokumental bat egin zuen, Gasteizko Mintzalaguna egitasmoan parte hartu zuen, eta Iruña-Veleia Argitu plataformarekin bat egin zuen; aferaren inguruko hainbat artikulu idatzi zituen ALEAn.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago