Jaiotza bizidunak, etxe ondoan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2024ko abe. 22a, 10:00

Zurbaoko jaiotza da guztien artean berriena. Argazkia: ZURBAOKO KONTZEJUA

Abenduaren 24an egingo dute Sarriako jaiotza, eta hilaren 25ean, berriz, Samaniegokoa. Biak izaten dira kaleko ikuskizunak.

Sarria, Biloda, Zurbao eta Samaniego jaiotza bizidunak antzezten dituzten Arabako herri bakanetakoak dira. Antzezpen zaharrenak Sarria eta Samaniegokoak dira, aurten 50 eta 49 urte betetzen dituztenak.

Abenduaren 24an egingo dute Sarriako jaiotza, eta hilaren 25ean, berriz, Samaniegokoa. Biak izaten dira kaleko ikuskizunak, eta Samaniegoko kasuan umeak dira protagonista nagusiak. Dagoeneko 24 urte bete dituena Bilodako jaiotza biziduna da, abenduaren 21ean antzeztuko dutena, Olentzeroren laguntzarekin.

Berriena Zurbaoko da. Orain dela zazpi urte berreskuratu zuten tradizioa, eta iragan abenduaren 14an antzeztu zuten ehun bat lagunek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago