- SAKONEAN. Lautadan, eraldaketarako hazia ereiten. Trantsizio agroekologikora bidean, Arabako Lautada ari da gidaritza hartzen lurraldean, azken urteetan abian jarritako ekimenei esker; Setem Hego Haizeak eta Sustraiak Habitat Design kooperatibak landutako 'Arabako Lautadako Kartografia Soziala' lanak transizio horretan sakontzeko gakoak jorratu ditu.
- PROTAGONISTA. Ixone Fernandez de Labastida, Arabako campuseko errektoreordea: "Dena ezin da izan errentagarria, guk funtzio zibikoa dugu". EHU Denon Artean hautagaitzak irabazi ditu errektoretzarako hauteskundeak, Joxerramon Bengoetxea buru, eta Ixone Fernandez de Labastida izango da Arabako campuseko errektoreordea datozen sei urteetan. Antropologoa da bera, Lan Harremanak eta Gizarte Langintza fakultateko dekanordea, eta barandiaran fundazioaren lehendakari izandakoa.
- IRUDITAN. ALEA, hamar urteko ibilbidea egitear.
- INGURUMENA. Kontraerasoan dabil Solaria. Araba Bizirik taldeak salatu du Solaria iruzur egiten ari dela, herritar talde gisa aurkeztuz bere aldeko lobbya egiten duen Araba Berriztu plataforma. Solaria kanpaina egiten aritu da hainbat herritan.
LATSARRIAK. Nekezia, espazio propioan. Latsarrien bueltan eratutako istorioak eta gune horiek bete izan dituzten funtzioak azaldu ditu Beatriz Gallego antropologoak. Andreen espazioak izan dira beti, eta funtsezkoak informazioaren transmisioan. - ELKARRIZKETA. Mila Madinabeitia, Gaubeako tokiko ekoizleen merkatua. "Gaubean merkatu bat egitea utopia zela esan ziguten". Ekoizleen, artisauen eta Añanako biztanleen topalekua bilakatu da uribarri Gaubeako frontoia hilabetean behin; azken urtean produktore gazteak batu dira proiektura, eta biziberritu egin da ekimena.
- BERTSOLARITZA. Koplalari gazteak saritu dituzte. Bertso-kopla bideo lehiaketako bosgarren edizioan 110 talde inguru izan dira lehian. publikoak emandako saria Lakuabizkarra 5b taldearen esku geratu da, baina ez dira sariak falta gainerako parte hartzaileentzat.
- IRITZIA. Iñaki Lazkano, Irati Iciar, Unai Gaztelumendi eta Emaize.
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Abenduaren 6tik 12ra