AURRERAPENA

Euskararen Eguna, sorgin ehiza eta IAK, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko aza. 28a, 09:00

ALEAren 435. zenbakian: Euskararen Nazioarteko Eguna, sorgin ehiza Araban, atzerritarrak eta euskara, Amaia Kerexetari eta Jon Sarasuari elkarrizketak, Euskaldunon Jabetze Eskola, HIGA eta beste hainbat kontu interesgarri.

  • SORGIN EHIZA. "Ni ez naiz sorgina eta ez naiz izan", ozen eta euskaraz. Inkisizioaren 'sorgin-ehizak' Araban izan duen eragina gutxi ikertu da, eta are gutxiago zer testuinguru linguistikotan eman zen jazarpena eta zer ondorio izan zituen. Kike Fernandez de Pinedo ari da horretan.
  • EUSKARA. Euskara integraziorako tresna? Atzerritarrak gurera datozenean, nola ulertarazi euskararen aldeko borroka, eta nola lortu bertan engaiatzea? Nola ulertu migratzaileen egoera, gure borrokarekin bat egiteko eskatzen diegun bitartean?
  • IAK. Amaia Kerexeta, Lazarraga kultur elkarteko komunikazio arduraduna: "Lortutako erreferentzialtasuna berriro berreskuratu behar da".
  • JABETZE ESKOLA. Egoera zertan den jabetzeko. Euskaldunentzako Jabetze Eskola abiatuko dute aurki Izaskun Arrue Kulturgunean. Eskolaren ziklo osoan izena emateko aukera dago, baina saio zehatzetara joateko aukera ere zabaldu dute.
  • HIGA. Mundu osoko esperientziak. Izena emateko epea ireki dute HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketaren bosgarren ediziorako. Profil akademikoaz gain, hizkuntza gutxituetako militanteak erakarri nahi dituzte.
  • ELKARRIZKETA. Jon Sarasua, MU-ko irakaslea eta euskaltzain urgazlea: "Egindako berdina egiten jarraituz, ez dugu aurrera egingo". 
  • LABURREAN: Euskaraldia, Lazarraga Sariak, Euskararen izpiak, Jendaurrean.eus, Jon Maia eta Amets Arzallus.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Azaroaren 29tik abenduaren 5era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago