Astelehen honetan, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunarekin batera, hainbat mobilizazio deitu dituzte mugimendu feministak eta herrialdeko emakumeen elkarteek. Euskal Herriko Mugimendu feministako kideek nabarmendu dutenez, bortxa matxista erabat zabalduta dago: "Egunerokoan erabat normalizatuta dauzkagu erasoak, bortxaketak, beldurra, erailketak...". Baina erro bakarra du, eta, gainera, gero eta gehiago ari da hedatzen: "Sistema heteropatriarkal, kapitalista eta kolonial honek forma berriak hartzen ditu bizirauten jarraitzeko", esan dute.
Horren aurrean, aldarrikatu dute denek —bereziki gizonek— ardurak hartzeko garaia dela; eta ildo horretatik Ez bazara konponbidea, arazoa zara leloaren bueltan elkartuko dira. "Gizon gehienek oraindik ez dute konpromisorik hartu konplizitatea, justifikazioa eta indarkeria matxista desagerrarazteko eta salatzeko; zuentzako mezua zuzena da: ez bazarete konponbidea, arazoa zarete", azpimarratu dute.
ARABAKO DEIALDIAK
Indarkeria Matxistaren Egunean mugimendu feministak, tokiko talde feministek eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, jarduerak eta ekitaldiak bildu ditugu ALEAn:
GASTEIZ
- Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea: mobilizazioa 10:30ean Elurretatik.
- LAB sindikatua: mobilizazioa 10:30ean Lan Ikuskaritzan. Lantokietan aske izateko hemen erabaki! leloarekin. Arratsaldean, Mugimendu feministaren manifestazioan parte hartzera deitu dute.
- Gasteizko IA: mobilizazioa 11:30ean Andra Maria Zuriaren plazan.
- Arabako Foru Aldundia: elkarrateratzea, 12:00etan. Probintzia plazan.
- Judimendi Feminista sareak eta Judimendiko Gazte Feministak: A25aren inguruko dinamika, ekintza, eta irakurketa, 17:00etan auzo elkartean; ondoren Gasteizko manifestaziora martxa, 18:45ean.
- Gasteizko Mugimendu Feminista: manifestazio nagusia, 19:00etan San Anton plazatik. Ez bazara konponbidea, arazoa zara leloarekin.
- Itaia - Emakumeon Antolakunde Sozialista: manifestazioa, 18:30ean Andre Maria Zuriaren plazatik, Indarkeria matxistaren aurka borrokatu! lelopean.
AIARALDEA
- Laudio:
- Udala: adierazpen instituzionalaren irakurketa, 12:00etan, Herriko plazan.
- Solastiar, Etawasol eta Avillo emakume taldeek urtero antolatzen duten kontzentrazioa, 19:00etan, Herriko plazan.
- Amurrio:
- Amurrioko Mugimendu Feminista: manifestazioa, 19:00etan.
- Artziniega:
- Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, 19:00etan, frontoian.
- Okondo:
- Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, 19:00etan, frontoian.
- Aiara:
- Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, 19:00etan, ferialean.
AÑANA
- Iruña Oka:
- Lantartea emakumeen elkartea: 18:30ean, Lehendakari Agirre plazan, adierazpenaren irakurketa, manifestazioa, eta indarkeria matxistaren biktimei omenaldia.
GORBEIALDEA
- Aramaio:
- Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, 18:00etan, herriko plazan.
- Legutio:
- Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, 12:00etan, udaletxean.
ARABAKO LAUTADA
- Asparrena:
- Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, 12:30ean, udaletxe parean. Asparreneko mugimendu feministak eta udalak deituta.
- Agurain:
- Indarkeria matxistaren aurkako eskualdeko kontzentrazioa, 18:30ean.