AURRERAPENA

Aztarna energetikoa eta Iratxe Loma Hermosilla musikaria, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko aza. 21a, 19:01

ALEAren 434. zenbakian: Iratxe Loma Hermosilla musikaria eta Gesaltzako banda, aztarna energetikoari buruzko ikerketa, Zalduondoko Maskaraba, Azaroaren 25eko aldarriak, Jone Berriozabal Araba Buru Batzarrean, Mercedeseko txanda sistema berria, Fake news-en aurkako tailerra, Aguraingo komertzio txikia, Hasier Arraiz, Edu Zelaieta, Iñaki Jauregialtzo, Unai Gaztelumendi, David Mangana eta Iñaki Carretero.

  • SAKONEAN. EHUko ikerlariek aztarna energetikoaren inguruko lana argitaratu dute. Atzerriko fabriketan guk erabiliko ditugun produktuak ekoizten dituztenean, norena da energia kontsumo horren ardura? Herrialde "garatuok" benetan gara berdeagoak, edo munduan zehar zabaltzen dugu grisa? Nork kontsumitzen du gehien Espainiako Estatuan? Eta zure herrian?
  • PROTAGONISTA. Gesaltza Añanako musika bandaren historia arakatu du Iratxe Loma gasteiztarrak, eta Arabako musika banda zaharrenetarikoarekin topo egin du. 1865koa da aurkitu duen idazkirik zaharrena, baina ordurako martxan zegoen taldea. Aitak bandari buruz idatzitako egunkaria izan da ikerketa abiatzeko pizgarria.
  • IRUDITAN. Kanpezuk hartuko du bigarren Maskaraba, aurtengoa Zalduondon izan da.
  • A25. Konprometitzeko deia izango da.
  • POLITIKA. Jone Berriozabalek gidatuko du EAJ Araban. Larunbatean hautatuko dute ABBko lehendakari, Landaburu etxeko batzarrean.
  • EKONOMIA. Mercedesen sindikatuekin adostasunik lortu gabe agindu dute txanda aldaketa. Bederatzi orduko bi txanda egingo dituzte aste barruan.
  • INFORMAZIOA. Desinformazio erauntsiari aurre, Txema Ramirez de la Piscinaren ikastaroa fake news-ei aurre egiteko.
  • BABESTUTAKO EDUKIA. Aguraingo bi merkatari txiki ezagutuko ditugu.
  • IRITZIA. Hasier Arraiz, Edu Zelaieta, Iñaki Jauregialtzo, Unai Gaztelumendi, David Mangana eta Iñaki Carretero.

 


Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Azaroaren 22tik 28ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago