AURRERAPENA

'Lautadako kronikaria' eta Mateo Gutierrez errefuxiatu politikoa, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko aza. 14a, 09:00

ALEAren 433. zenbakian: Mateo Gutierrez errefuxiatu politiko kolonbiarra, Vicente Lopez 'Lautadako kronikaria', Arabako Mahastiak, hondakin organikoak, Miñaogutxiko margoak, Lurdes Lekuona Zalduondoko inauteriei buruz, Trikitixa Kontrairo taldea, Zuriñe Rodriguez, Txema Ramirez de la Piscina, Igor Muñoz eta Unai Gaztelumendi.

  • SAKONEAN. Dulantziko argazki album zaharra, argitara. Vicente Lopez argazkilariaren omenez, 'Lautadako kronikaria' erakusketa paratu dute Dulantziko Micaela Portilla kultura etxean; XX. mende erdialdean eginiko 30.000 argazkien artetik egileak jorratu zituen gai nagusiak jasotzen dituen bilduma antolatu dute.
  • PROTAGONISTA. Mateo Gutierrez errefuxiatu politikoa: "Armak entregatuta gatazka amaitzen dela uste du estatuak". Azken sei urteetan Euskal Herrian bizi izan da Mateo Gutierrez Leon (Bogota, 1996), jazarpen politikoaren ondorioz kolonbiatik ihes egin behar izan zuenetik. Petroren itxaropenaren gorabeherak, Latinoamerikako ziklo politiko berria eta errefuxiatuen egoera izan ditugu hizpide, besteak beste.
  • IRUDITAN. Ogibide zaharrak gaurkotu ditu Artziniegak.
  • EKONOMIA. Bidea itxi diote sor-markari. EAEko Auzitegi Nagusiak Arabako Mahastiak sor-markaren kontra emandako epaia arbuiatu dute ABRAk eta Eusko Jaurlaritzak. ABRAk "sinestezintzat" jo du oinarri prozesalak "urratu" dituen epaia.
  • INGURUMENA. Etxez etxekoa, Lantziegon. Arabako Errioxako Kuadrillak iragarri du hemendik aurrera birziklatzea "nahitaezkoa" izango dela, eta ez "borondatezkoa". Txipa duen ontzia banatuko diote etxebizitza bakoitzari.
  • ONDAREA. Pintura gorriak berrien azpian. Arabako tenpluetako Erdi Aroko pintura gorrien beste adibide bat bistan utzi dute. Miñaogutxiko XII. mendeko elizaren pareta eta gangetan agertu dira marrazki geometrikoak, bi urteko lanaren ondoren.
  • KULTURA. Lurdes Lekuona, Zalduondoko inauteriak: "Harrigarria da Zalduondoko jendea nola inplikatu den".
  • MUSIKA. Kontrairoren erromeria bueltan. Hogei urteren ostean, bueltan da Trikitixa Kontrairo taldea, euskal Herriko hamaika plaza bete zituen taldea; aitzina folk jaialdiaren barruan kontzertua eskainiko dute azaroaren 30ean, Jimmy Jazz aretoan.
  • GIZARTEA. Pornoaz hausnartzeko saioak. Sexu-heziketarako tresna bihurtu da pornografia, eta Arabako gazteentzat eztabaidarako gune segurua sortu nahi izan dute, "sexu-harremanen eta genero rolen pertzepzio desitxuratuari" aurre egiteko.
  • IRITZIA. Zuriñe Rodriguez, Txema Ramirez de la Piscina, Igor Muñoz eta Unai Gaztelumendi.

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Azaroaren 8tik 14ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago