Milaka manifestari batu dira makroproiektuen kontra

Jon Flores 2024ko urr. 28a, 11:02

Arabako makroproiektuen aukako manifestazioa. Argazkia: Araba Bizirik

Lurraldeko proiektu fotovoltaikoak "berehala gelditzeko" eskatu dute

Makroproiekturik ez! Lurra defenda dezagun lelo, milaka manifestari batu dira larunbatean Gasteizen proiektu fotovoltaiko eta eolikoen egitasmo handien kontra. Bilbo plazatik abiatuta, UAGA sindikatua eta azpiegitura handien kontrako hogei bat plataforma izan dira manifestazio jendetsuan. Deitzaileen arabera, "biodibertsitatearen suntsipena eta lur eta larreen desagerpena" areagotuko dute proiektu hauek.

Araba Bizirik plataformak egindako aldarrien artean, lurraldeko makroproiektu guztiak "geldiaraztea", lurralde antolakuntza egitasmo bat abiatzea, eta "lurraldearekin espekulatzeari uztea" eskatzen dute. Honen aurrean, beste energia eredu mota batzuen aldeko apustua egin dute: autokontsumorako energia berriztagarriak. "Jarreraz aldatzeko garaiz zaudete. Bestela, Arabako espoliazioaren zuzeneko arduradunak izango zarete". 

Manifestazioaren amaieran, Foru plaza bete dute azpiegitura handien kontrako eragileek. Argazkia: Araba Bizirik

Erlazionatuak

Proiektu energetikoen zaparradak ez du etenik

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute urr 24 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago