- SAKONEAN. Mendateko lainoa sutan jarri zenekoa. 'Arde la niebla' bildumarekin, 'argazkia.eus' Euskal Herriko lehen argazkilaritza sariketan Arabako saria jaso du Endika Diaz argazkilari amurrioarrak. 1962an Urduñako mendatean izandako istripu bat egon da bildumaren abiapuntuan, eta askotariko irudiez baliatu da argazkilaria istorio latz hori lehen lerrora ekartzeko.
- PROTAGONISTA. Xabier Montoia, idazlea: "Ez da aldatu lagun hurkoa menperatzeko behar absurdo hori". 1955ean Gasteizen jaioa, musikan (Hertzainak, M-ak eta bakarka) eta literaturan (poesia eta narratiban) ibilbide luze eta oparoa osatu du Xabier Montoiak, 70-80 urteetan punk talde bat osatzeko euskara ikasi zuenetik: "Euskara ikastea lortu nuen; nahi nuen taldea ez, ordea".
- IRUDITAN. Gasteiz, Euskararen Hiria.
- INDARKERIA MATXISTA. Itxaron zerrenda arintzeko beharra. Indarkeria matxistaren biktima izan den emakume batek laguntza psikologikoko foru zerbitzuan hitzordua eskatzen duenetik artatua izan arte, batez beste, 31 egun itxaron behar ditu.
- GIZARTEA. Ekaitz Saez de Buruaga, Errota Zaharra auzo elkartea: "Auzoa poliziaz beteta dago, baina hori ez da konponbidea". Elkarteak kezka adierazi du delinkuentziaren aurkako mobilizazioen harira, arazoaren erroa desitxuratzen ari dela argudiatuta.
- INGURUMENA. Zaparradak ez du etenik. Gaubeako Risca de San Miguel mendilerroan sei aerosorgailu kokatzeko proiektua aurkeztu du Mendia Wind konpainiak; Iruña Okan, berriz, 4.788 panel fotovoltaiko dituen parkea eraiki nahi dute
- ARTEA. Isabel Mellen, filosofoa eta historialaria: "Sexualitatearekiko daukagun tabua XI. mendean abiatu zen".
- ARGAZKILARITZA. Besarkatu, zaindu, biziraun. Fotokazetaritzaren alorrean munduan banatzen diren World Press Photo sari nagusien erakusketa zabalik da Gasteizko Montehermoso kulturunean, azaroaren 17ra arte. 140 irudi bildu dituzte.
- IRITZIA. Karla Pisano, Gure Lopez de Arbina eta Unai Gaztelumendi.
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Urriaren 25etik 31ra