Talgo erosteko operazioan "laguntzeko prest" azaldu da Lakua

Juanma Gallego 2024ko urr. 17a, 18:16

Madrilen egoitza izan arren, Ribabellosan du Talgok fabrika handienetako bat. Argazkia: TALGO

Espainiako Gobernuarekin lerrokatuz, Jauregi Industria sailburuak aurreratu du Jaurlaritzak begi onez ikusiko lukeela Jose Antonio Jainaga enpresaburuaren eskaintza.

Talgo erosteko operazioan Espainiako Gobernuak azken orduetan publikoki agertutako jarrera babestu du Jaurlaritzak, Mikel Jauregi Industria sailburuaren eskutik. Hala, gaiaren bueltan beren-beregi zabaldutako adierazpen batean, Jauregik esan du "Talgo osorik edo zati batean erosteko industria ibilbide egiaztatua duen euskal enpresaburu batek interes gutun ofizial bat aurkeztea positibotzat jotzen" duela Jaurlaritzak, Sidenor enpresako presidente Jose Antonio Jainagak Talgo erosteko egindako eskaintzari erreferentzia eginez. 

Jauregik ohartarazi du prozesua oraindik "atariko fasean" dagoela, baina, halere, Jaurlaritza prest dagoela "operazioaren alde" egiteko. "Guretzat ezinbestekoa izango litzateke industria proiektu sendoa eta etorkizunekoa izatea, Euskadin Talgo enpresa eta industria enplegua errotzen lagunduko duena", erantsi du. Baldintza horiek betetzen baldin badira, "operazioan laguntzeko" prest egongo litzateke Jaurlaritza, laguntza hori zertan gauzatuko den argitu ez badu ere. 

Azken hilabeteotan inbertsore bila ibili da Ribabellosan planta nagusia duen enpresa, baina irailean Talgo osotasunean erosteko asmoa agertu zuen Ganz Mavag talde hungariarrari betoa ezarri zion Espainiako Gobernuak, segurtasun nazionala arrazoituta. El Pais egunkarian zabaldutako informazio baten bitartez filtratu zuten CNI Inteligentziako Zentro Nazionalak zein Segurtasun Nazionalerako Departamentuak hainbat txostenetan ohartarazi zutela talde hungariarraren eta Errusiaren arteko loturen inguruan. Horren arabera, errusiarrek interesa izango zuten Talgok trenbide zabalera desberdinetan ibiltzeko gaitasun teknologikoa eskuratzeko, besteak beste, gaitasun hori logistika militarrerako erabili aldera.

Erlazionatuak

Inbertsoreen bila, korapilatuta

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute ira 05 Añana   Erriberabeitia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago