AURRERAPENA

Ane Lindane eta Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartea, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko urr. 10a, 09:00

ALEAren 428. zenbakian: Ane Lindane komikoa, Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartea, Memoria Osoa plataforma, Arabarren, Mitxel Elortzak Palestinari buruz idatzitako liburua; Fernando Sopelana eta Susana Castro, Dylan ilobak behar duen tratamenduaz; Irati Marañon eta Unai Gaztelumendi.

  • ERREPORTAJEA. Makulua, bide malkarrean. Minbiziaren kontrako lanean, hamaika gairi erreparatu behar zaie, eta prozesu horretan lan osagarria egitera dator Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartea; gaixotasuna herritarren artean ikusarazi, eritasuna ikertzeko dirua bildu, eta, batez ere, gaixoei eta haien familiei ezinbesteko babesa ematen die.
  • PROTAGONISTA. Ane Lindane, komikoa: "Ez dut fatxarik nahi nire ikuskizunetako publikoaren artean". Politika eta umorea ezin ditu bereizi Ane Lindanek. Umoreak “dramaren mugak non dauden” seinalatzen duela dio. Laudorio zein erasoak asko jaso izan ditu, eta aurrera jarraitzeko indarra ateratzen du "lubakiaren alde egokian" dagoela jakinda. 
  • MEMORIA HISTORIKOA. Biktimak babesteko deia. Ekitaldi bat deitu du Memoria Osoa plataformak, urriaren 12an, "Guardia zibila goraipatzen duten bitartean bere bortxaren biktimak babesteko eta haien mezua entzuteko".
  • ARABARREN. Urte eta erdian, 31 salaketa. Medikazioan akatsak, sexu eraso bat, tratu txarrak edo zaintza eskasa salatu dute erresidentzia eta etxebizitza komunitarioetako senideek. Aldundiak zehaztu du informazio hori, EH bilduk eskatuta. IRITZIA. Irati Marañon, Unai Gaztelumendi.
  • EKIALDE HURBILA. Mitxel Elortza, irakaslea: "Palestinak bizi duen egoera haurrei kontatu nahi diet". 'Askatasun doinua' liburua idatzi du Elortzak. Mariñe Jauregi ilustratzailearen irudiekin osatutako album ilustratuak Gaza eta Zisjordania ditu protagonista, hango egoera haurrei azaltzeko.
  • OSASUNA. Susana Castro eta Fernando Sopelana, Dylanen osaba-izebak: "Ilobaren probak garestiak dira; ezin ditugu bakarrik ordaindu". Ingurukoen elkartasunari esker, Dominikar Errepublikan dagoen lau urteko iloba gaixoari behar dituen tratamenduak eta botikak ordaindu ahalko dizkiote Fernando Sopelanak eta Susana Castrok.
  • IRITZIA. Irati Marañon eta Unai Gaztelumendi.

.

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Urriaren 11tik 17ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago