- ERREPORTAJEA. Mahasti artean ezkutatzen diren babeslekuak. Anfibioen eta beste hainbat animaliaren onurarako, ur biltegi zaharrak egokitzen ari dira Aranzadi zientzia elkarteko ikertzaileak. Gune horietan esku hartze txikia eginez, anfibioak ugaldu daitezela eta ugaztunak edo hegaztiak harrapatuta geratu ez daitezela lortzen ari dira, mahastien jabeei kalte egin gabe.
- PROTAGONISTA. Igor Chillon, LAB sindikatuko bozeramalea. "Zaila da LAB egon ez den borroka bat topatzea herrialdean". 50 urte bete ditu LABek Aiaraldean eta Gasteizen lehen urrats klandestinoak egin zituenetik. Gaur, herrialdeko hirugarren indar sindikala da, eta 568 ordezkari ditu. Ekintza soziala, antiarrazismoa eta trantsizio ekosoziala dira etorkizuneko erronkak.
- AGURAINGO JAIAK. Felix Etxezarreta, artzaina. "Gustura ibili naiz baina bokazioa behar da".
- AGURAINGO JAIAK. Jai herrikoiak norenak dira? Aguraingo jai herrikoien antolatzaileek SOS deia egin dute, eta gazte zein helduen parte hartzea beharrezkoa dela gogorarazi. Egoerak hala jarraituz gero, ez da orain artekoen moduko jairik izango.
- AGURAINGO JAIAK. Beste pauso bat plaza publikora. Lehendabiziko aldiz parte hartuko du Aguraingo jaietako txosnetan Lautadako Zokorrak taldeak, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak defendatu eta ikusarazteko lanean dabilen plataformak.
- EUSKARA. Plazaren erdigunea, euskarari. Gasteiz Euskararen Hiria ekimena aurkeztu dute udal gobernuak, EH Bilduk eta GEU elkarteak. Gasteiztar guztiei zuzendutako euskarazko eskaintza antolatu dute, euskara maila edozein dutela ere.
- KOMUNIKAZIOA. Weiba Liachi eta Asun Zelaia, Komunikazio Bitartekotzako ikasle eta irakaslea: "Tresnak egokitu egin behar dira komunikazio beharretara". Francisco de Vitorian ari dira, komunikazio bitartekotza zikloan. Komunikatzeko zailtasunak dituztenekin lan egiteko trebatzen dira, izan gor-itsuekin, entzumen urritasuna edo hizkuntza nahasmenduak dituztenekin.
- IRITZIA. Nerea Antia, Iñaki Lazkano eta Emaize.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Urriaren 4tik 10era
